Tubacex enpresak Hitzarmen Kolektiboa berritu du

Erredakzioa 2014ko api. 6a, 13:27

Tubacex taldeko TTI eta Aceralava enpresetako langileek, zuzendaritzak eta LAB ,CCOO, ELA eta UGT sindikatuek adostutako akordioa berretsi zuten iragan ostegunean izandako bozketan. STAT sindikatua akordiotik kanpo geratu zen zuzendaritzak eskainitako baldintzak nahikoak ez zirela uste zuelako.

Tubacex taldeko TTI eta Aceralava enpresetako langileek, zuzendaritzak eta LAB ,CCOO, ELA eta UGT sindikatuek adostutako akordioa berretsi zuten iragan ostegunean izandako bozketan. STAT sindikatua akordiotik kanpo geratu zen zuzendaritzak eskainitako baldintzak nahikoak ez zirela uste zuelako.

Ikamika dexente izan eta gero, Tubacex taldeko aiaraldeko TTI eta Aceralava enpresek Hitzarmen Kolektiboa berretsi dute, urte eta erditik gorako negoziazio luzearen ondoren, gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak akordioa erdietsi eta langileek bozka bidez berretsi dute.

Hitzarmen berriak gehiengo sindikalaren nahiak asetu ditu, azken lan erreformek ezarritako malgutasun neurrien aurrean mugak jarri dituelako, oraindik ere hainbat arlotan negoziazioa zabalik dagoen arren. Kontra agertu zen STAT sindikatuaren aburuz ordea, akordioak malgutasuna eta lan baldintzak okerrera egitea suposatuko du.

Soldaten inguruan, 2013tik 2016ra soldataz gain KPIa %0.5 igotzeko konpromisoa hartu dute alde biek, baita lanpostu berriak sortzekoa ere.

Asanblada eta langileen bozketa

Pasa den astean langileek izan zuten protagonismoa; gauzak horrela, apirilaren 1ean ehunka langile bildu ziren Tubacex enpresak Laudion duen lantegian. Asanbladan, ordezkari sindikal bakoitzak zuzendaritzaren proposamenaren inguruan bere iritzia eman eta langileek eginiko galderak erantzun zituzten. Apirilaren 3an akordioa berretsi edo atzera botatzeko bozketa egin zen eta langileen gehiengoak alde bozkatu zuen.







LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide