Asteburu honetan zehar Laudio eta Amurrioko hainbat merkatarik hamaika ekimen jarri dituzte martxan bi herriotan tokiko merkataritza sustatzeko.
Gaurko egunez, adibidez, Laudioko 29 bat dendek “Ostiral Magikoa” jarri dute martxan, ekimenean parte hartzen duten negozioek hamaika ekintza egingo dituztelarik: janari dastaketak, haurrentzako makillaje tailerrak, opariak... Arratsaldez, 17:30etatik 20:30ak bitarte gaztelu puzgarriak jarriko dira herriko zenbait gunetan, jardun honetan Kirikiño aisialdi elkarteak ere parte hartuko duelarik.
Larunbatean, bestalde, Amurrio Antzokian moda desfilea izango da, haurren nola modelo profesionalen parte-hartzearekin, Amurrioko merkatarien elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Leihakortasunerako Sailak sustaturik. Desfileaz gain, umeek eginiko zenbait dantza eta musika numero izango dira, Grease eta bestelako zenbait filmeren koreografiak egingo dituztelarik. Meyiro Sport Mugendo arte martzialen eskolako ikasleen erakustaldia ere izango da. Ikuskizunerako sarrerek euro 1eko prezioa izango dute.