"Ginekologo bat dago 20.000 emakume baino gehiagori zerbitzua emateko"

Erredakzioa 2014ko api. 4a, 12:12

EVA BLANCO (Amurrio, 1974) EH Bilduko Legebiltzarkidea da eta osasun batzordera hainbat aldiz eraman den gaia aurkeztu zuen berriro martxoan. Eskualdean ginekologia zerbitzua indartzea eskatu zioten berriro Osakidetzari. Ez da hori lehen aldia izan legealdian, 2013an eskaera bera eraman baitzuten EH Bildu eta PSE-EE alderdiek.

Zer eskatu zenuten duela urte bat?

Eskatu genuen Nerbioi-Goiko Osakidetzako zerbitzuan ginekologia arloan bigarren lanpostua sortzea eta Eusko Jaurlaritzak ez du bete agindua.

Horregatik aurkeztu genuen berriro ekimena.

EVA BLANCO (Amurrio, 1974) EH Bilduko Legebiltzarkidea da eta osasun batzordera hainbat aldiz eraman den gaia aurkeztu zuen berriro martxoan. Eskualdean ginekologia zerbitzua indartzea eskatu zioten berriro Osakidetzari. Ez da hori lehen aldia izan legealdian, 2013an eskaera bera eraman baitzuten EH Bildu eta PSE-EE alderdiek.

Zer eskatu zenuten duela urte bat?

Eskatu genuen Nerbioi-Goiko Osakidetzako zerbitzuan ginekologia arloan bigarren lanpostua sortzea eta Eusko Jaurlaritzak ez du bete agindua.

Horregatik aurkeztu genuen berriro ekimena.

Laudion ginekologo bat eta hiru emagin daude 20.000 emakume baino gehiagori zerbitzua emateko. Osakidetzak dio 4.100 emakume daudenean egokia dela ginekologo bat egotea. Horren arabera bost ginekologo egon behar lirateke eskualdean.

Eta hori ere ez da guk eskatzen duguna. Eskatutakoa da dagoeneko ematen den zerbitzua indartzea.

Emakume asko gaude eta ahal dutenek zerbitzu pribatuetara jotzen dute.

Eta horrela ezin dugu jarraitu. Eusko Jaurlaritzak bitartekoak jarri behar ditu eta egoera hori konpondu.

Eskaera ez da berria, Amurrioko Udalean 2007an egin zen, Aiarako Koadrilan ere egin da eta pasa den urtean Legebiltzarrera eraman genuen eta Jaurlaritzak ez du bete agindutako.

Gainera EAJk esan du horrela jarraituko duela, Jaurlaritzak ez duela aintzat hartuko gure eskaera. Nahiko etsigarria da.

Bozkatu baino lehen hori esateak haserretu gaitu.

 

Eta zein da Jaurlaritzaren argudioa eskaera aintzat ez hartzeko?

Ez dutela ikusten beharrezkoa. Arreta ona eta normala ematen ari dela diote. Bigarren lanposturik ez dela beharrezkoa.

Guk ez dugu horrela ikusten, gaur egun arreta gehienbat emaginek ematen dute. Lan karga hori ez da justua eta gainera egiten duten lana ez dagokie.

Hala eta guztiz ere, ginekologoarekin hitzordua izateko 4 edota 6 hilabete itxaron behar dugu eskualdeko emakumeok.

Hori ahalik eta lasterren konpondu behar dugu eta arazo berarekin 6 urte eman ditugu.

Itxaron zerrenda horiek dela eta emakume ugarik zerbitzu pribatura jotzen dute eta horretan oinarritzen da Eusko Jaurlaritza esateko ginekologia zerbitzuaren beharra jaitsi dela.

Hori ez da bidea, zerbitzu publikoa defendatu behar dugu eta ahalegin guztiak egin behar ditugu ginekologia zerbitzu egokia egon dadin Laudion edo Amurrion.

Orain badirudi anbulatorio berria eraikiko dutela Amurrion, beraz, leku faltagatik ez da izango. Borondate politikoa falta zaio Eusko Jaurlaritzari.

 

Osasun batzordean egin duzue eskaera. Zein izan da emaitza?

Talde sozialistak alde bozkatu du, UPyD eta PP abstenitu dira -guk eramandako ekimenen alde egiteko arazoak dituzte- eta EAJ ere abstenitu da baina argudio ezberdinekin.

 

 

Zein izango da zuen hurrengo urratsa?

Momentuz itxaron behar dugu. Etsitzeko modukoa da EAJk bozkatu baino lehen esatea Jaurlaritzak ez duela ezer egingo. Pentsatu behar dugu zein izango den hurrengo pausua udaletan eta legebiltzarrean.

Dena den, zerbait egin behar dugu honekin eta jarraituko dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide