Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Asteburu hau zinemaz beterik dator, eta ez asteburua soilik, hurrengo egunetan Orozkon, Amurrion, Laudion eta Artziniegan emanaldiak egongo baitira.

Vaya pavos

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Asteburu hau zinemaz beterik dator, eta ez asteburua soilik, hurrengo egunetan Orozkon, Amurrion, Laudion eta Artziniegan emanaldiak egongo bai dira.

Vaya pavos

Amurriotik hasita, beti bezala igandean, martxoak 9, emanaldi bikoitza egongo da herriko Antzokian; gaztetxoentzako eta helduentzako zuzendutakoak. Arratsaldeko 17:30tan, Vaya Pavos. Animaziozko pelikula honetan, Jake eta Reggie, bizitza ezberdin bat eraman duten bi indioilar, euren arteko arazoak konpondu eta denboran atzera bidai egingo dute, indioilarra Esker on eguneko menutik ezabatzeko. Umorez beteriko abenturak, etxeko txikienei zuzenduak.

Asier ETA biok

Beste alde, egun berean, baina arratsaldeko 19:30tan, Aiaraldea komunikazio leihoan askotan gomendatu dugun dokumental bikain bat: Asier ETA biok. Aitor Merino aktorea eta Asier Aranguren etakidearen arteko harremanaz hitz egiten duen proposamen ausart bezain adoretsu. Informazio gehiago irakurri nahi baduzue, hona hemen gure webgunean, estreinaldia medio, idatzi genuen zinema proposamena: http://www.aiaraldea.com/proposamenak/zinema/asier-eta-biok.

Turbo

Egun berean, martxoak 9 igandea, baina Orozkon, beste bi zinema emanaldi ditugu Donibane Aretoan. Amurrion bezala, lehenengoa, arratsaldeko 16:30tan, animaziozko pelikula batena; Turbo. Abiaduraz maiteminduta dagoen barraskilo batek, bat-batean eta “mirari” bat medio, superabiadura lortzen du. Ezusteko aldaketa honen ondorioz, Turbok bere ametsa betetzeko aukera izan du: Indianapolisen 500 miletan parte-hartzea.

La ladrona de libros

Orozkon ere, baina arratsaldeko 19:00tan, Alemania nazia eszenatoki duen istorio hunkigarri bat, La ladrona de libros. Brian Percival zuzendari eta Emily Watson, Geoffrey Rush eta Sophie Nelisse protagonista dituen filma honek, Liesel gaztearen bizitza kontatzen digu. Bere anaia hil ostean, Liesel harrera familia batekin bizitzera joango da, ezusteko batean, bertan ere judu bat ezkutatzen dela ohartuz. Gainera, besteak beste, John Williams-ek konposatutako soinu-banda zoragarria pelikula ikusteko arrazoi interesgarri bat da.

Marina Abramovic

Laudion ere, larunbat honetan, martxoak 8, dokumental bat izango dugu ikusgai, beti bezala Lanbide Heziketa Eskolan: Marina Abramovic. Arte modernoaren irispide den emakume honen inguruko ekoizpena bi emanaldi izango ditu egun berean; arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan. Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, zineman ikusteko proposamen bikain bat.

Milagro en Milan

Laudion ere, baina asteartean, martxoak 11, Keska tabernan zinema emanaldia egongo da. Milagro en Milan izenburua duen italiar filma honek, Totoren istorioa kontatzen digu, bizitzan aurrera egiteko borroka hunkigarri batean murgilduko egingo dena. Vittorio de Sica zuzendari famatuak ekoiztutako lan bikain bat.

Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!

 

 

 

Fitxa teknikoak

 

Vaya pavos

Zuzendaria: Jimmy Hayward

Gidoilaria: Scott Mosier eta Jimmy Hayward

AEB, 2013. 91 minutu.

 

Asier ETA biok

Zuzendaria: Aitor eta Amaia Merino

Gidoilaria: Aitor eta Amaia Merino

Aktoreak: Asier Aranguren, Aitor Merino, …

AEB, 2013. 94 minutu.

 

Turbo

Zuzendaria: David Soren

Gidoilaria: Darren Lemke eta Robert D. Siegel

AEB, 2013. 96 minutu.

 

La ladrona de libros

Zuzendaria: Brian Percival

Gidoilaria: Michael Petroni, Markus Zusak (eleberria)

Aktoreak: Emily Watson, Geoffrey Rush, Sophie Nelisse, …

AEB eta Alemania, 2013. 130 minutu.

 

Marina Abramovic

Zuzendaria: Matthew Akers eta Jeff Dupre

Aktoreak: Marina Abramovic, Ulay, …

AEB, 2012. 106 minutu.

 

Milagro en Milan

Zuzendaria: Vittorio de Sica

Gidoilaria: Cesare Zavattini

Aktoreak: Emma Gramatica, Francesco Golisano, Paolo Stoppa, …

Italia, 1951. 100 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide