Aiszirimola

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2014ko mar. 26a, 23:05

Aisialdi hezitzailearen zirimola da honakoa. Hezkuntza formalaz eta ez formalaz hausnartu, gozatu eta bestelako balio askatzaileak sustatzeko baliabideak aireratu nahi ditugu mikrosaio hauetan. 30 minutuko irratsaio laburretan, hezkuntzaren alor ezberdinetan albiste, bideo, artikulu eta adituak izango ditugu entzungai.

Aisialdi hezitzailearen zirimola da honakoa. Hezkuntza formalaz eta ez formalaz hausnartu, gozatu eta bestelako balio askatzaileak sustatzeko baliabideak aireratu nahi ditugu mikrosaio hauetan. 30 minutuko irratsaio laburretan, hezkuntzaren alor ezberdinetan albiste, bideo, artikulu eta adituak izango ditugu entzungai.

Gurasoei, hezitzaileei, irakasleei, ikasleei eta hezkuntzan interesa edo kuriositatea izan dezakeen edozeini zuzenduta dago AISZIRIMOLA, eta noizean behin, haur eta gaztetxoen heziketan hain garrantzitsuak diren ipuin, abesti eta jolasak ikasiko ditugu programa hauetan.

Aiaraldea Irratian ekoitzi arren, Arrosa sarea, Urtxintxa Eskola, Uhinak Irratia eta Halabedi Irratiaren bidez ere zabaltzen dugu irratsaio hau.

Bestelako hezkuntza sistema bat eraikitzen ari garelako, eta denon artean etorkizuneko jendartea iraultzeko haziak baditugulako…

Ametsak piztu, poztu eta puztu!!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide