Tubacex enpresako zuzendaritzak 2016 arteko akordioa sinatuko du ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin. Hitzarmenak Laudioko eta Amurrioko lantegiei eragingo die. Akordioan, besteak beste, lanpostu finkoak, txandakako lan sistemak eta soldatak aztertuko dituztela adierazi dute. Hortaz, beharginen lan baldintzak hobetu egingo dira.
Atzo eman zuten sindikatuekin lortutako akordioaren berri. Aldaketarik azpimarragarriena 2013tik 2016ra soldataz gain KPIa %0.5 igoko dutela da.
Bestalde, Tubacex enpresak Laudioko eta Amurrioko fabriketan 25 milioi euro inbertituko dituela berretsi du.
Asteazkenean Tubos Reunidos enpresan ere inbertsio handiak egingo dituztela adierazi zuten. Zehazki, hodi bereziak egiteko bi instalazio berri jarriko dituzte. Horretarako, 22 milioi euroko inbertsioa egingo dute Tubos Reunidosen.Fabrikaren handitzea 2016rako aurreikusi duten.