Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko mar. 28a, 12:20

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko. Asteburu honetan gainera, ostiralean, Arespalditzan ere zinema emanaldi bat egongo da.

       Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko. Asteburu honetan gainera, ostiralean, Arespalditzan ere zinema emanaldi bat egongo da.

Labur bira

       Arespalditzan hasiz, ostiral honetan, martxoak 28, Aiarako udaletxean, Labur bira zinema emanaldia egongo da; euskarazko pelikula laburren emanaldia. Ostean, solasaldia egingo da Lara Izagirre zuzendariarekin, gainera askaria egongo delarik.

La gran estafa americana

       Laudion, larunbatean, martxoak 29, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan azken Oscar sarietan hamar izendapen lortu zituen filma bat ikusgai: La gran estafa americana. David O. Russell-en zuzendaritzapean, eta Christian Bale, Amy Adams, Bradley Cooper, Jennifer Lawrence eta Jeremy Renner protagonista direlarik, Amerika iruzur handiak New York hirian mugitzen den maula-egile bikote baten istorioa kontatuko digu, halabeharrez, F.B.I.-ko kide batek beharturik, politika eta mafiaren mundu arriskutsuan murgildu beharko direnak. Dudarik gabe, filma honen ezaugarririk bikainena, aktoreen lan zoragarria da. (Ikusi gure zinema proposamena hemen: http://www.aiaraldea.com/proposamenak/zinema/la-gran-estafa-americana)

Al encuentro de Mr. Banks

       Zinema emanaldiak dituen bigarren herria Amurrio da. Igandean, martxoak 30, 19:30tan, eta astelehenean, martxoak 31, 20:00tan, , Amurrioko Antzokian zinema mundua protagonista duen filma polit bat: Al encuentro de Mr. Banks. Mary Poppins eleberriaren zinemarako moldaketaren istorioa; Pamela "P.L." Travers idazlearen eragozpenei aurre eginez, Walt Disney idazlea konbentzitu beharko du bere baimena lortzeko. Tom Hanks eta Emma Thompson aktoreak buru, John Lee Hancock filma interesgarri eta hunkigarri bat eraikitzea lortuko du, antzinako zinemaren xarma lortzen saiatzen den pelikula bat.

La Lego película

       Amaitzeko, Orozkon, astero bezala, bi zinema emanaldi egongo dira igande honetan, martxoak 30, Donibane aretoan. Alde batetik, etxeko txikiei zuzendutako pelikula bat arratsaldeko 16:30tan: La Lego película. Lego arrunt bat den Emmet “Hautatuarekin” nahastu egingo dute, bere bizi baratua hankaz gora jarriz. Orain, superheroien laguntzarekin (Batman, Superman, Wonder Woman edota Green Lantern) mundua salbatzeko borroka amaigabe batean murgildu egin beharko da. LEGO jostailuen debuta zineman, aurrez bideojokoetatik ere arrakasta handiz pasatu ondoren. Haragi bola euria filmaren zuzendariak, Chris Miller eta Phil Lord, buru direla, honako filma honek etxeko txikien gozamena izango da... eta gurasoena ere.

El lobo de Wall Street

       Herri eta leku berean, baina arratsaldeko 19:00tan, helduei direnei zuzendutako emanaldia; El lobo de Wall Street. Martin Scorsese eta Leonardo DiCaprio-ren azken elkarlana, kapitalismoaren inguruko istorio eta umore beltzez beteriko kritika bat da. Gertakari errealetan oinarrituta, Jordan Belfort-en istorioa kontatzen digu; 80ko hamarkadan  broker arrakastatsu baten gorakada eta erorketa. Aurtengo Oscar sarietan bost izendapen lortu zituen pelikula onena, zuzendaria onena, aktore onena, bigarren mailako aktore onena eta moldatutako gidoi onenaren mailetan. Azkenean Oscarrik gabe gelditu bazen ere, Leonardo DiCaprio-ren lana soilik, filma ikusteko arrazoi bikain bat da. (Ikusi gure zinema proposamena hemen: http://www.aiaraldea.com/proposamenak/zinema/wolf-wall-street)

 

       Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!

 
 
 

Fitxa teknikoak

La gran estafa americana

Zuzendaria: David O. Russell

Gidoilaria: Eric Warren Singer eta David O. Russell

Aktoreak: Christian Bale, Amy Adams, Bradley Cooper, Jennifer Lawrence, Jeremy Renner, …

AEB, 2013.138 minutu.

Al encuentro de Mr. Banks

Zuzendaria: John Lee Hancock

Gidoilaria: Kelly Marcel eta Sue Smith

Aktoreak: Tom Hanks, Emma Thompson, Colin Farrell, Paul Giamitti, …

AEB, 2013.125 minutu.

La Lego película

Zuzendaria: Phil Lord eta Christopher Miller

Gidoilaria: Phil Lord eta Christopher Miller

Aktoreak: Will Arnett, Elizabeth Banks, Alison Brie, …

AEB, 2013 .95 minutu.

El lobo de Wall Street

Zuzendaria: Martin Scorsese

Gidoilaria: Terence Winter (Liburua: Jordan Belfort)

Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Jonah Hill, Margot Robbie, …

AEB, 2013. 179 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide