LOMCEren aurkako greba orokorra egin dute ehunka ikaslek, Ertzaintzak 4 lagun identifikatu ditu

Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 15:33

Aiarako Ikasle Abertzaleak gazte erakundeak grebaren balorazio positiboa egin du. Jarraipena zabala izan dela diote grebalariek eta LOMCE-ren aurka duten jarrera plazaratu dutela uste dute. Zentzu horretan, euskal hezkuntza sistema aldarrikatu dute.

Protestak goizeko 09:00etan hasi dira Amurrion eta Laudion. Zaraobe Institutua eta Aresketa Ikastola ixtea lortu dute piketeek Amurrion.

Aiarako Ikasle Abertzaleak gazte erakundeak grebaren balorazio positiboa egin du. Jarraipena zabala izan dela diote grebalariek eta LOMCE-ren aurka duten jarrera plazaratu dutela uste dute.

Protestak goizeko 09:00etan hasi dira Amurrion eta Laudion. Zaraobe Institutua eta Aresketa Ikastola ixtea lortu dute piketeek Amurrion.

Laudion ere jarraipena arrakastatsua izan da Ikasle Abertzaleak-en ustez. Institutuan DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak bakarrik agertu dira ikastetxean, greba eskubidea ez baitute. Gainerakoek greba egin dute.

Laudio Ikastolan 3 klasetan zeuden hainbat ikasle atxikitu dira eta Lanbide Heziketa Udal Eskolan bost ikasle besterik ez dira agertu goizean.

Ikastetxetara jo ostean Amurrioko piketeek pankarta bat jarri dute PPren egoitzan. Laudion mahai-ingurua antolatu dute Lamuza Plaza.

Manifestazioa

Eskualdeko mobilizazioa 12:00etan hasi da Laudion eta 150 pertsonek parte hartu dute. Manifestazioa bukatu denean hainbat gaztek PPren egoitzaren aurrean eserialdia hasi dute errepidea moztuz. Handik gutxira Ertzaintza agertu da eta 4 gazte atxilotu ditu manifestarien artean. Bestalde, bertan zeuden bi kazetariei ere nortasun agiriak eskatu dizkie.

Poliziak adierazi die 4 manifestariei isuna jasoko dutela trafikoa oztopatzeagatik. Tentsio une gutxi bizi izan dira eta identifikatuak aske utzi eta gero mobilizazioa bukatutzat eman dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide