Ginekologia zerbitzua indartzeko eskaera Legebiltzarrera eraman dute berriro

Erredakzioa 2014ko mar. 27a, 06:33

Osakidetzak Nerbioi Garaian ginekologia zerbitzua indartu behar duela nabarmendu du berriro Eva Blanco amurrioarrak, EH Bilduren izenean, Eusko Legebiltzarrean.

Ez da erakunde horretan aldarrikapena entzuten den lehen aldia. Pasa den urtean, martxoan hain zuzen ere, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek eskaera bera egin zioten euskal osasun zerbitzu publikoari.

20.000 emakume baino gehiago

Osakidetzak Nerbioi Garaian ginekologia zerbitzua indartu behar duela nabarmendu du berriro Eva Blanco amurrioarrak, EH Bilduren izenean, Eusko Legebiltzarrean.

Ez da erakunde horretan aldarrikapena entzuten den lehen aldia. Pasa den urtean, martxoan hain zuzen ere, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek eskaera bera egin zioten euskal osasun zerbitzu publikoari.

20.000 emakume baino gehiago

Eva Blancok gogoratu du 21.294 emakumeen beharrak asetzeko ginekologo bakarra eta hiru emagin daudela eskualdean. Horregatik, beste ginekologo bat kontratatzea eskatu dio Osakidetzari.

Egungo langile kopurua dela eta itxaron-zerrenda oso luzea dela adierazi du Eva Blancok. 4 eta 6 hilabeteen artean itxaron behar dute pazienteek ginekologia arreta izateko.

Horren ondorioz, “emakume askok kontsulta pribatuetara jo behar izaten dute, Osakidetzak ez dielako arreta bermatzen”, esan du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Txaro Sarasua sozialistak azpimarratu du eskualdeko emakumeen artean %25 baino gutxiagok jasotzen dutela ginekologia zerbitzua. Proposamenak aurrera egin du EH Bildu eta Euskal Sozialisten aldeko bozekin, gainerako taldeak abstenitu dira.

Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman du

Hala ere, Osasun Sailaren arduradunak adierazi du ez duela zerbitzua indartuko, Sailburuaren aburuz ematen den ginekologia zerbitzua aproposa baita. EH Bildu eta PSE-EEk ordea, uste dute datuekin jolasten daudela Eusko Jaurlaritzatik.

“Egia da urtero emakume gutxiago jasotzen dutela zerbitzua -4.900 2011n, 4.100 2012an eta 3900 2013an- baina horren arrazoia da gero eta jende gehiagok esparru pribatuetara jotzen duela” azaldu du Txaro Sarasuak.

Eva Blancok, bestalde, azpimarratu du emaginek gero eta ardura gehiago hartzen dituztela bere gain eta horrela estatistikak faltsutzen direla. Emaginek 11.230 paziente izan zituzten 2011n, 12.155 2012an eta 12.900 inguru 2013an.

EH Bilduko legebiltzarkideak esan du haserre dagoela, EAJko arduradunak bozketa egin baino lehen ziurtatu baitio ez dela aurrerapausorik emango esparru horretan.

Gauzak horrela, ekimen gehiago aurkeztuko dituztela iragarri du Eva Blancok. Ibilbide luzea egin du aldarrikapenak Eusko Legebiltzarrean. 2006. urtean sozialistek egin zuten eskaera, hurrengo urtean popularrek, 2010ean jeltzaleek eta 2013an, EH Bildu eta PSE-EEk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide