Euskrats

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2014ko mar. 26a, 23:08

Euskrats musika elektronikoaren euskaldun zaleei zuzendutako irratsaioa duzue. Astero, Eder Mendiak eta Iera Garaiok dauden hamaika estiloetatik bat aurkeztuko digute, nazioarte mailako eta bertako dj-en berri emanez.

Azken nobedadeetarako eta nazioarteko zein tokian tokiko agendaz informatzeko unea ere izango dugu.

Euskrats musika elektronikoaren euskaldun zaleei zuzendutako irratsaioa duzue. Astero, Eder Mendiak eta Iera Garaiok dauden hamaika estiloetatik bat aurkeztuko digute, nazioarte mailako eta bertako dj-en berri emanez.

Azken nobedadeetarako eta nazioarteko zein tokian tokiko agendaz informatzeko unea ere izango dugu.

Hala ere, elektronika saio hauetan musika elementu nagusia bada ere, zu ere protagonista izan zaitezke. Zure ekarpenak sare sozial edo mail kontaktura bidali egiguzu, guztion arteko elkarlan bat bihur dadin.

Emanaldi bakoitzaren amaieran hurrengo asteko estiloa iragarriko denez, aste oso bat izango duzu gai horren inguruko zure ekarpena igortzeko.

Ongi etorri Aiaraldeko musika elektronikoko lehenengo irratsaiora!

Euskrats belarrira ezazu.

Peace and beats…

EMISIO ORDUA
OSTEGUNAK 23etatik 24ak arte
(Errepikapena): IGANDEAK 14etatik 15ak arte.
 
Jarri ezazu Euskrats Facebook-en

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide