Fracking-aren aurkako sinadura bilketa abiatuko dute eskualdean

Erredakzioa 2014ko mar. 21a, 12:40

Fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako taldeek Herri Ekimen Legegilea prestatu dute gasa ustiatzeko teknika hori debekatu dezaten Eusko Legebiltzarrean. Kantabrian edo Nafarroan egin duten bezala.

Iniziatiba dagoeneko hasi da eta aurkariek 30.000 sinadura gutxienez bildu beharko dituzte Eusko Autonomi Erkidegoan, alderdiek legebiltzarrean eztabaidatu dezaten.

Fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako taldeek Herri Ekimen Legegilea prestatu dute gasa ustiatzeko teknika hori debekatu dezaten Eusko Legebiltzarrean. Kantabrian edo Nafarroan egin duten bezala.

Iniziatiba dagoeneko hasi da eta aurkariek 30.000 sinadura gutxienez bildu beharko dituzte Eusko Autonomi Erkidegoan, alderdiek legebiltzarrean eztabaidatu dezaten.

Eskualdean Fracking Ez Aiaraldea plataformak hartuko du sinadura bilketa egiteko ardura. Gaur bertan bilera deitu dute Kultura Etxeko 17. gelan arratsaldeko 19:00etan. Batzar ireki horretan Herri Ekimen Legegilearen nondik norakoak azalduko dituzte.

Hurrengo hitzorduak

Baina horretaz gain hitzordu gehiago dituzte Fracking Ez Aiaraldeko kideek. Igandean Okondoko Baserri Azokan arituko dira eta apirilaren 4an hitzaldia emango dute Artziniegan, Museoan. Dolumin Barikuan ere egongo dira, taldearen helburua “ahalik eta ekitaldi jendetsu gehienetan egotea da eta”.

Printzipioz sinadura bilketa uztailera arte egingo da, baina gero beste bi hilabeteko luzapena eskatu dezakete fracking-aren aurkako taldeek.

Sinatzeko baldintzak

Sinadura emateko beharrezkoa da 18 urte izatea gutxienez eta EAEn erroldaturik egotea. Hala ere, plataformak iragarri du sinadura eman ez ezik, modu aktiboan parte hartzeko aukera ere egongo dela. Horretarako, elkarte zein norbanakoek sinadurak jasotzeko ardura hartu dezakete, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide