Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko mar. 20a, 09:30

       Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko.

Capitán Phillips

       Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko.

Capitán Phillips

       Laudion hasita, larunbat honetan, martxoak 22, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan Paul Greengrass zuzendari famatuaren azken pelikula: Capitán Phillips. Tom Hanks protagonista duen, eta gertaera errealetan oinarrituta dagoen, filma honek, Phillips kapitainaren istorioa du ardatz nagusi; 2009an somaliar itsaslapurrak bere itsasontzia eraso zuteneko gertaerak kontatuz. Aurtengo Oscar sarietan pelikula onenaren mailan izendapena lortu zuelarik, Capitán Phillips gure eserlekuetan tenk mantenduko gaituen ekoizpen ikusgarri bat da, dudarik gabe.

Un pez fuera del mar

       Orozkon, astero bezala bi zinema emanaldi egongo dira igande honetan, martxoak 23, Donibane aretoan. Alde batetik, etxeko txikiei zuzendutako pelikula bat arratsaldeko 16:30tan hasita: Un pez fuera del mar. Filma honek Pup eta Julius zen abenturak kontatuko dizkigu; isileko arrantzari batzuk marrazo arrautzak lapurtzen hasten direnean, gure bi protagonistak edozein gauza egiteko prest agertuko dira euren anaiak salbatzeko. Arrainen, eta oro har animalien,mundua protagonista duen animaziozko pelikula dibertigarri bat Un pez fuera del mar hau.

En la flor de la vida

      Herri eta leku berean, baina arratsaldeko 19:00tan, helduagoak direnei zuzendutako emanaldia egongo da; En la flor de la vida pelikula frantziarra ikusteko aukera izango dugu. Goxoa bezain dibertigarria, momentu askotan ere garratza, En la flor de la vida Nick Quinn-ek zuzendutako lehenengo filma da eta, Pierre Arditi eta Jean-Pierre Marielle-n lanak ikusteagatik, jada, gomendagarria da guztiz. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak irizpide hartuz, hausnarketa zintzo baten aurrean ikusiko gara pelikula honekin gozatzea hautatzen badugu.

12 años de esclavitud

      Zinema emanaldiak dituen hirugarren herria Amurrio da. Igandean, martxoak 23, 19:30tan, eta astelehenean, martxoak 24, 20:00tan, , Amurrioko Antzokian helduentzat zuzendutako emanaldia: 12 años de esclavitud. Aurtengo Urrezko Globoetan eta Oscar sarietan pelikula onena hautatuta izan den pelikula hau, gertaera errealetan oinarritutako istorio hunkigarri bat da; Solomon Northup-en bizitza. Gizon aske bat esklabo bilakatuta, bere familiatik urrunduta eta itxaropenik gabe. Estatu Batuen historiaren gertakari latzenetako baten kronika bikaina. Steve McQueen eta Brad Pitt dira proiektu honen buru, letra larriez idatzitako zinemaren eredu bikaina.

 

Fitxa teknikoak

12 años de esclavitud

Zuzendaria: Steve McQueen

Gidoilaria:John Ridley, Solomon Northup (Eleberria)

Aktoreak: Chiwetel Ejiofor, Michael Fassbender, Lupita Nyong’o, Benedic Cumberbacht, …

AEB, 2013.135 minutu.

 

Capitán Phillips

Zuzendaria: Paul Greengrass

Gidoilaria: Billy Ray, Richard Phillips (Eleberria)

Aktoreak: Tom Hanks, Barkhad Abdi, Barkhad Abdirahman, …

AEB, 2013.134 minutu.

 

Un pez fuera del mar

Zuzendaria: Aun Hoe Goh

Gidoilaria:Jeffrey Chiang

Aktoreak: Maxwell Vreeland Andrew, Steven Bone, Colin Chong, …

Malaysia, 2011.93 minutu.

 

En la flor de la vida

Zuzendaria: Nick Quinn

Gidoilaria: Andreia Barbosa

Aktoreak: Pierre Arditi, Jean-Pierre Marielle, Julie Ferrier, …

Frantzia, 2012.83 minutu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide