Ertzaintzak 32 eta 33 urteko pertsonek osatutako bikotea erreskatatu zuen asteartean Aiaraldean. 17:00ak aldera 112 SOS Deiak zerbitzuak deia jaso zuen eta galdutako bikoteak adierazi zuen Gorobelen zegoela.
Antza, Antiguako Andra Mariaren eta Tologorri mendiaren arteko bidea egiten ari zirela galdu ziren eta lainoa agertu zen, mendizaleen orientazioa gehiago oztopatuz.
112k zerbitzuak eskatu ostean, bikoteak bere sakelakoan Alpify geokokapenerako aplikazioa aktibatu zuen, eta horri esker kokapen geografikoko koordenadak jaso zituen larrialdiko zerbitzuak.
Laudioko Ertzain-Etxeko patruila batek Gorobelera igo zen lurrorotako ibilgailuaz eta Kobatako ingurutan topatu zituen bi pertsonak. Poliziek Lendoñobeitira eraman zuten bikotea, bertan autoa utzi baitzuen Gorobelera igo baino lehen.