"Sinesten dugun herria egiten ari gara"

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mar. 20a, 12:09

BIXINTXO AZKARRAGA (Urduña, 1965) Mugalde Elkartean murgildurik dago. Elkarteak 25 urte bete ditu eta Urduñan hainbat ekintza antolatu dituzte ospatzeko. Bixintxok topagunearen ibilbidea eta helburuak azaldu ditu.

Noiz eta zergatik sortu zen Mugalde elkartea?

80.garren hamarkadan, Urduñan ez zegoen euskal kultura eta abertzaletasuna bultzatzeko elkargunerik. Horixe behar genuen.

 

Zein helbururekin?

BIXINTXO AZKARRAGA (Urduña, 1965) Mugalde Elkartean murgildurik dago. Elkarteak 25 urte bete ditu eta Urduñan hainbat ekintza antolatu dituzte ospatzeko. Bixintxok topagunearen ibilbidea eta helburuak azaldu ditu.

Noiz eta zergatik sortu zen Mugalde elkartea?

80.garren hamarkadan, Urduñan ez zegoen euskal kultura eta abertzaletasuna bultzatzeko elkargunerik. Horixe behar genuen.

 

Zein helbururekin?

Batzeko eta lan egiteko gogoekin, elkartasuna, euskara, euskal herria, dena zegoen egiteko.

 

Urte guzti hauetan zehar nolako ekitaldiak antolatu ditu?

Denetariko, urtero jaietako bazkaria antolatzen dugu herrian 500 pertsonentzat, urtetan zehar hitzaldi oso interesgarriak antolatu ditugu: adibidez Urduñako apaiz bat Erdialdeko Amerikan lanean dagoen batekin, beste bat FMLNko komandante ohi batekin El Salvadorreko gerrillak bide politikora pasatu zeneko garaietan

Edo beste ekintzetan parte hartu: omenaldi bat antolatu genion Urduñako gazte bati bosnian lanean ari zena eta bertan hil zela, eta ikastaroak, erakusketak, kartel lehiaketak, hiriko herri krosa berreskuratu genuen.

Urtero gabonetan herri azoka antolatzen dugu: liburuak, jolasak, bertako jendearen produktuak, eskualdekoak zein kultura herritarra bultzatzen duten elkarteen produktuak saltzeko, hiriko beste elkarteei laguntzen diegu eskatzen digutenean,herriko jai batzordean lanean egon gara urtetan zehar, beste elkarte batzuekin batera abere azoka berreskuratu zen, eta abar.

 

Egun, zenbat lagun zaudete?

75

 

Hirian zelako harrera izan du elkarteak?

Oso harrera ona izan genuen. Garai hartan, orain 25 urte, Urduñan euskal hiztun gutxiago zegoen, abertzalegoa txikia zen ere. Bilgune bat izan zen. Eta Urduñan euskal kultura eta elkartasuna asko bultzatu dugu. Herriak aitortzen digu egindako lana.

 

Aurrera egiteko laguntzarik izan duzue?

Bai urte guzti hauetan zehar jende askok lagundu digu aurrera egiten eta guk herriko elkarteei lagundu diegu aurrera egiten ere.

 

Eta oztoporik?

Oztopo bakarra Espainiako Estatuaren jarrera. Orain epaiketa batean sartuta gaude, 35/02. Jende asko espetxeratuta izateko arriskuan dago eta euskal herriko elkarte askoren aurka ere ari dira. Gu tartean.

Zoritxarrez Espainiako agintariek ez dute herritartasuna, laguntasuna, elkartasuna ulertzen, Beraiek beste balore batzuk dituzte: agintekeria, bazterketa, zapalkuntza.

 

Aurtengoa urte berezia da. Nola ospatuko duzue?

25. urteurrenaren egunean txokolatada umeentzat egin genuen, eta gaur hitzaldia Julen Arzuagarekin giza eskubideei buruzkoa, oso interesgarria. Eta asteburuan musika eta herri bazkaria.

 

Herritarrei zein mezu luzatuko zenioke?

Animatu nahiko nituzke lan egitera. Sinesten dugun herria egiten ari gara. Gogoratzen duzunean zenbat egin dugun, oso polita da, merezi du: herria, kultura, euskara, euskal herria, herritartasuna, elkartasuna, maitasuna.

Besarkada bat herrian besteen alde lanean ari diren pertsona jator guztiei. Animo eta aurrera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide