Datorren Martxoaren 15ean, larunbata, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Laudion eta Okondon. Zuhaitz Egunak urteetan zehar burututako baso ustiapen masiboak eragindako kalteak salatu eta basoek naturan zein izaki bizidunongan duten garrantzia azpimarratu nahi du. Eskualdeko zuhaitzez osatutako basoen azalera handitu eta jendea basoetara hurbiltzeko asmoarekin zuhaitzen landaketak burutuko dira egun horretan.
Laudion aurreko urteetan Arrañon ekindako lanari helduko diote eta zuhaitz gehiago landatuko dira bertan. Goizeko 10:00etan hasiko da ibilbidea Laudioko plazan eta bertaratzen direnek natur gidari baten azalpenak jasotzeko aukera izango dute Arrañora bidean. Amaitzeko hamaiketako bat egingo da parte-hartzaile guztiekin.
Okondoko auzokideek 11:00etan dute zuhaitzak landatzen hasteko zita Okondo eskolaren sarrera aurrean.