Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta aurkeztu eta eztabaidatuko da hilaren 15 eta 29an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mar. 12a, 17:00

Eskubide Sozialen Karta aurkeztu eta eztabaidatzeko hitzorduak zabaldu dituzte eskualdeko eragile sozial eta sindikalek. Hiru gune desberdinetan egingo da eztabaida, modu irekian eta herrien arabera banatuak.

Bi egunetan zatituko da prozesua: lehena martxoaren 15ean eta bigarrena 29an. Denak goizeko 10:00etan izango dira. Guneei dagokionez, Aiara Herri, Amurrio eta Artziniega azken honen udaletxe zaharrean bilduko dira lehenengo egunean.

Eskubide Sozialen Karta aurkeztu eta eztabaidatzeko hitzorduak zabaldu dituzte eskualdeko eragile sozial eta sindikalek. Hiru gune desberdinetan egingo da eztabaida, modu irekian eta herrien arabera banatuak.

Bi egunetan zatituko da prozesua: lehena martxoaren 15ean eta bigarrena 29an. Denak goizeko 10:00etan izango dira. Guneei dagokionez, Aiara Herri, Amurrio eta Artziniega azken honen udaletxe zaharrean bilduko dira lehenengo egunean.

Bigarrenean, aldiz, Amurrioko kultur etxean dute hitzordua. Urduñako kultur etxean arrastariarrak eta urduñarrak berauek bilduko dira eta Laudiokoan, berriz, laudioarrekin batera okondo eta  orozkoarrak izango dira.

Kartaren hitzaurrea, printzipioak eta eztabaidarako gaiak Amurrio, Laudio eta Urduñako kultur etxean, Aiara Herri eta Orozkoko udaletxean eta Artziniegako liburutegian eskura daitezke. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egoera ekonomikoaren ondorioz eta berari erantzuteko jaiotako ekinbidea da.

“Botere finantzarioek eta elite politikoek eragindako krisia” herritarrei ordainarazi nahi izatea bidegabekeriatzat hartuta, horren aurrean hartu beharreko neurriak eta proiektuak aurkeztea du xede, parte hartze prozesu eta eztabaida bidez zehaztuko direnak. Egoera eraldatzeko tresna gisa aurkezten da karta, aldaketa egitasmo komun baten inguruan indarrak bildu eta sareak ehuntzeko beharra azpimarratuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide