Hontz zuriak eta elizak Aiaran

Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 12:37

Gustavo Abascalek Naturaya proiektuaren blogean hontz zurien inguruko sarrera interesgarria argitaratu du:

Gustavo Abascalek Naturaya proiektuaren blogean hontz zurien inguruko sarrera interesgarria argitaratu du:

"Baserrien, korten, estalpeen eta bestelako eraikinen zaharberritzeak hontz zuriek (Tyto alba) kumatzeko toki egokiak aurkitzea oztopatzen ari da, espezie honen beherakadaren arrazoi handienetariko bat bihurtuz. Gainera, ohikoa da baserrietan bizi direnek hontz zuriek kumatzeko erabiltzen dituzten zuloak estaltzea, hegaztiek gauen egiten dituzten zaratak ekiditeko.

2013 urtean eskualdeko biztanleei eta parrokoei esker,  14 elizetara sartzeko aukera izan nuen, beti ere, hontzen kumaldi garaia errespetatuz: Artziniega, Murga, Zuhatza, Menoio, Maroño, Izoria, Luiando, Urduña, Beotegi, Madaria, Arespalditza, Lezama, Baranbio eta Amurrioko elizetara hain zuzen ere.

Nahiz eta elizan zaharberritze obrak egin diren, toki hauek hontz zuriek kumatzeko leku egokienak izaten jarraitzen dute hainbat sarbide estali gabe utzi direlako. Izan ere, eliza hauetan guztietan aurkitu nituen kumatze aztarnak (arrautza zatiak, janari hondarrak, txiten gorpuak...).

Salbuespen bakarra, Amurrioko eliza izan da; bertako kanpandorrean sare bat jarri zen usoak ez sartzeko, baina honela hontzei ere kalte egin zaie. Parrokoaren oniritzia jaso ostean, gure helburua kabi-kutxa bat jartzea da hontz zuriak berriro ere toki honetara itzul daitezen."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide