Kepa Sojo, Euskal Zinemaren Astean, irabazle "Loco con ballesta" film laburrarekin

Pasaden urteko otsailean, Kepa Sojo zinemagile laudioarrak film labur berri bat plazaratu zuen, Loco con ballesta izenburuarekin. Urte baten epean, film laburra 60 jaialdi baino gehiagotan ikusi da, eta 20 sari jaso ditu, batzuk nazioarte mailan. Azkenengoa, Gasteizen ospatzen den Euskal Zinemaren Astean, non Ikusleen Saria jaso zuen.

Pasaden urteko otsailean, Kepa Sojo zinemagile laudioarrak film labur berri bat plazaratu zuen, Loco con ballesta izenburuarekin. Urte baten epean, film laburra 60 jaialdi baino gehiagotan ikusi da, eta 20 sari jaso ditu, batzuk nazioarte mailan. Azkenengoa, Gasteizen ospatzen den Euskal Zinemaren Astean, non Ikusleen Saria jaso zuen.

Azken sari hau aitzaki giza, Kepa Sojo Aiaraldea Irratiaren mikrofonoetatik pasa zen, pasaden osteguneko Harian saioan, film laburraren ibilbideaz eta sorreraz hitz egiteko.

 

Aiaraldea: Hogei sari jaso ondoren, zein da azken sari honen balioa zuretzat?

Kepa Sojo: Berez, beste sari bat da, baina etxean jasotako sari bat izanda, eta kontuan hartuz erdaraz asko esaten den atsotitz bat (“Nadie es profeta en su tierra”), asko poztu nau. Hala ere, film laburrak izandako ibilbidea ikaragarria izan du; adibidez, urtarrilean Italiako Pistoya hirian nazioarteko saria jaso zuen. Oso pozgarria izan da dena; gidoia pentsatzean, filmatzean eta saria jasotzean.

A.: Gidoia lan handia da beti, baina kasu honetan zuek egin duzue prozesu guztia, ezta?

K.S.: Bai; gidoia idatzi, Banatu filmak-ekin batera diru-laguntzak bilatu, hauek lortzean aurre-ekoizpenarekin hasi, aktoreak hautatu, saioak egin, filmaketa burutu, eta gero, post-produkzioa, muntaia, nahasketak, soinua, ... eta dena amaitzean, banaketa etorri da. Lan konplikatua da guztiz, gauza asko direlako, baina azkenean gogorra bezain polita da.

A.: Prozesua osoan, zenbat denbora eman duzu?

K.S.: Filmaketa 2012ko irailaren hasieran egin bagenuen ere, gidoia urte hasieran edota 2011ko Gabonetan hasi nuen. Gutxi gorabehera, aurre-ekoizpena udaberrian hasi genuen, maiatza edo ekaina aldera, eta uda osoa eman genuen filmaketa prestatzen. Gerora, estreinaldia 2013ko apirilean izan zen Medina del Campoko zinemaldian. Guztira, azken urtean, hamaika hilabetetan 60 jaialdi izan dira, baia hemen baita atzerrian ere. Oso ondo joan da dena.

A.: Atzerrian egon dela aipatu duzu, zenbat herrialdetan egon da ikusgai Loco con ballesta?

K.S.: Adibidez, Txinan, Errusian, Estatu batuetan, Italian, Frantzian, Belgikan, Mexikon, ... eta apirilean Alemanian egongo da. Kontua da, banaketa bikain bat lortzea eta jakitea non aurkeztu. Guk, ere, zortea izan dugu. Sariak ate asko irekitzen dituzte, filma laburraz hitz egiten hasten da, eta horrek aurrez ezetz esan duten leku batzuk posible izatea lortzen du. Jaialdi batean lehenengo aldiz, eta inor ezagutu gabe, sartzea ez da erraza,baina Banatu filmak-oek aurrez atzerrian mugitu dira eta kontaktuak eginak zituzten. Ezkutupeko lan asko dago banaketa on baten atzean.

A.: Zure ibilbidea hasi zenuenean, hemen ikusten zenuen zure burua; sari pila bat jasoz, herrialde ezberdinetan zure lanak aurkeztuz, ...?

K.S.: 1997an hasi nintzen, Cien maneras de hacer pollo al chilindrón filma laburrarekin, eta egia esanda zarata asko egitea lortu genuen, baina sari gutxi lortu genituen. Gainera, atzera begira, eta momentuan asko mugitu ginela pentsatzen bagenuen ere, nazioarte mailan oihartzun gutxi lortu genuen. Baina garaiak ere ezberdinak ziren. Gerora, beste filma labur bat egin nuen, ETBen telesail bat, eta 2005an El síndrome de Svensson film luzea heldu zen. Ostean, beste film luze bat egiteko asmoa nuen, baina dena konplikatu egin zen; diru-laguntza bat galdu, produktora bat kanpoan gelditu, ... eta ondorioz, film labur bat idaztea erabaki nuen, esperientzia gehiago nuenez errazagoa izan litzatekeelakoan. Loco con ballesta idatzi nuen, eta dena ondo joaten hasi zen, eta orain oso pozik nago. Proiektu ezberdinak ditut martxan, film laburrak eta luzeak egiteko gogoekin. Luze bat egitea ez badut lortzen, seguruenik, beste film labur bat jarriko dut martxan.

A.: Epe motzean zerbait?

K.S.: Bi film luzeren gidoia idatzita dauzkat, bat euskaraz gainera Beste bi film laburren gidoia ere badut, eta printzipioz, errazagoak izan daiteke filmatzeko. Baina Loco con ballesta-rekin buru belarri gaude. “Sukarra” amaitzerakoan, zentratu eta proiektu berri batekin hasiko naiz; aurten beste filmaketa bat egiteko nahia badut, seguruenik film labur berri batena.

A.: Loco con ballesta bezalako film labur batek, zenbat denboraz mugitu ohi da?

K.S.: Film laburrak, merkatuan, bi urte irauten dute. Jaialdi batzuetan lehenengo aukeran sartzen zara, baina beste batzutan, hurrengo urtean hautatzen zaituzte. Bai nazionaletan, baia nazioartekoetan. Hori bai, bigarren urtea lasaiago izan ohi da, jaialdi gutxiagorekin. Kasu honetan, pentsatzen dut, aurten jaialdi ezberdinetan egongo garela oraindik, 2015ko hasiera arte.

A.: Aiaraldetik hurbil, non ikusi dezakegu Loco con ballesta?

K.S.: Niri gustatuko litzaidake Laudion edo Amurrion emanaldiak antolatu ahal izatea, baina ez daukagu argi norekin hitz egin behar dugun, nola antolatu, ... Momentuz, Gasteizen egongo da ikusgai, EHUko Letren fakultateko Gradu aretoan, apirilaren 2an. Emanaldi bat antolatu dute, ni bertan egongo naiz film laburra aurkezten, eta beste lan batzuk ere emango dira, polita izango da. Bestetik, Madrilen ere izango gara, Getafen eta Rivas-Vaciamadrid-en; Alemanian, Regensburg-eko jaialdian; Bartzelonan, Calellako Festimatgen, ... eta seguruenik beste jaialdi batzuetan ere sartuko gara.

A.: Mila esker, espero dugu sari gehiago lortzea eta gure herrietan ikusteko aukera izatea.

K.S.: Eskerrik asko zuei.

 

Harian saioa entzuteko aukera: http://fm.aiaraldea.com/2014/03/06/harian-martxoak-6/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide