Martxoaren 8aren harira, ekitaldi ugari egin dira eskualdean. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko kontzentrazioak egin dituzte herri gehienetan. Urduñan eta Arrankudiagan atzo egin zituzten. Laudion, Okondon eta Amurrion gaur eguerdian burutu dituzte. Amurrion, betibiziak -loreak- banatu dituzte, besteak beste. Okondon, aldiz, bideo proiekzioa eta bazkaria gehitu dizkiote kontzentrazioari. Orozkon, aldiz, arratsaldean izango dira ekitaldi guztiak. Kontzentarazioa 19:15etan izango da Zubiaur plazan.
Arratsalderako, ordea, berdintasunaren aldeko ekitaldi gehiago daude antolatuta. Amurrion, esaterako, Berdintasunaren aldeko VII. Herri Milia antolatu du Oinkariak atletismo taldeak. Artzinigan, Amurrion eta Orozkon, aldiz, antzerkia izango da.
Datorren astean ere ekitaldi ugari izango dira. Izan ere, eskualden guztira 40 ekintza baino gehiago prestatu dituzte eragile ezberdinen artean parekidetasunerantz urrats bat gehiago eman asmoz.