Bakioko eta Armintzako hondartzetan alcidae bila

Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 13:15
 
Naturayala blogak beste sarrera bat argitaratu du.
 
Naturayala blogak beste sarrera bat argitaratu du. Kasu honetan Mario Corral eta Gustavo Abascal izan dira egileak:
 
"Azken asteetan foro eta blog batzuetatik eta besteetatik alcidae-hegaztien (pottorro, martin eta lanperna-musuak) hiltze-kopuru handiari buruz —itsaso haserreak elikagaia bilatzea eragozten zielako— iristen ari ziren albisteen ondorioz, martxoaren 1ean eta 2an Bizkaiko hondartzen miaketan parte hartu genuen hildako hegaztiak identifikatu eta zenbatzeko, jaso eta bizirik zeudenak Gorlizko fauna basatia errekuperatzeko zentrora eramateko. Gorka Ociok, Bizkaiko taldeen koordinatzailea, Bakioko eta Armintzako hondartzak izendatu zizkigun."
 
Asteburuan 11 arao hilik topatu zituzten eta bakarra bizirik. Jaso eta kutxa batean sartu zuten. Aurkitutako animalia Gorlizen dagoen foru basetxearen egoitzan utzi zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide