Emakumeek urtean 84 egun gehiago lan egin behar dituzte gizonaren soldata bera jasotzeko

Krisi ekonomikoko garaietan enpresariek eta gobernuek egoera honi probetxu ateratzen diotemozkin gehiago izateko. Lan munduan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna hiru osagaietan oinarritzen da: zeregina, kontratazio mota eta soldatak.

Errealitateak erakusten du Europar Batasuneko gobernuek, orokorrean, ez dutela galarazten egoera horretan eroso dauden enpresariei, emakume baten kontratuarekin duten kostua txikiagoa delako, modu zuzenean mesede egiten dien diskriminazioa urterik urte errepikatzea.

Krisi ekonomikoko garaietan enpresariek eta gobernuek egoera honi probetxu ateratzen diotemozkin gehiago izateko. Lan munduan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna hiru osagaietan oinarritzen da: zeregina, kontratazio mota eta soldatak.

Errealitateak erakusten du Europar Batasuneko gobernuek, orokorrean, ez dutela galarazten egoera horretan eroso dauden enpresariei, emakume baten kontratuarekin duten kostua txikiagoa delako, modu zuzenean mesede egiten dien diskriminazioa urterik urte errepikatzea.

Izan ere, soldata-desberdintasuna %26aren inguruan aurkitzen da, emakumeek kontratu prekarioagoak dauzkate eta desegonkortasun handia jasaten dute. Generoagatiko soldata-desberdintasuntzat jotzen da gizon eta emakumeen batezbesteko irabazien desberdintasuna gizonezkoen irabazien batezbestekoaren portzentajean adierazita.

Lanaldi laburren %80a emakumeek sinatzen dute. PPren Gobernu espainolak, gainera, kontratu mota hau aldatu du gehiago lan egitera derrigortu ahal izateko, baina ia ia prezio miserable berdina jasota, gehienetan 550 eurotan kokatzen da, eta kasurik hoberenean 770 eurotan. 

Horrela, kontratu mota honekin langileek egin ditzaketen lan-ordu osagarrien kopurua handitu da. Erregulazio berriak ahalbidetzen du enpresariek langileei euren lanaldi arruntaren gainetik %90 gehiago eginaraztea; orain arte, portzentaje hori, gehienez jota, %60koa zelarik. 

Gainera, lanaldiaren handitze hori jakinarazteko duten epea txikitu da. Emakumeak dira aldaketa hauek gehien sufrituko dituztenak.

Soldata desberdintasun nabarmenak

EBan emakume eta gizonen arteko soldata-desberdintasuna %17,7an kokatzen da eta gure esparruan %26tik hurbil, azken datuen arabera. Okupatuen artean, soldata-desberdintasuna %23ra iristen da; langabezian dauden pertsonen artean, emakume eta gizonen langabeziagatiko prestazioen arteko desberdintasuna, batez beste, %15,2koa da, baina soldata-desberdintasuna izugarri igotzen da pentsiodunen artean. Emakume pentsiodunek, batez beste, gizon pentsiodunek baino %38,17 gutxiago jasotzen dute. Horrek guztiak lan-bizitza osoan zehar batez besteko %25,45eko soldata-desberdintasuna suposatzen du.

Honek ondorioztatzen du, UGTk azaltzen duen moduan, emakume batek gizon batek baino 84 egun gehiago lan egin behar dituela, antzeko soldata biltzeko.

Errealitate larri honek pobrezia tasa ere handitzen du. Lanaldi laburra duten emakumeek, Estatu espainolean %18,3ko pobrezia tasa sufritzen dute, Europako emakumeek baino lau puntu gehiago eta okupatutako gizonezkoen artean ematen den pobrezia tasa baino zazpi puntu gehiago.

 

Kontratazioa eta langabezia

Enplegu eta kontratazio arloetan ere emakumeak eramaten du zatirik txarrena. Aiaraldean, krisiaren hasieratik emakumeen kontratazioa, orokorrean, erdia baino gutxiagora jaitsi da eta langabezia hirukoiztu baino gehiago egin da. Une honetan langabezia tasa femeninoa gainetik dago kasu guztietan. Aipagarria da Laudioko kasua, langabezia femeninoaren %22,1arekin, atzetik jarraitzen dute Artziniegak (%19,7), Amurriok (%19,3), Urduñak (%18), Aiarak (%13,5), Arrankudiagak (%12,6), Okondok (%11,1), Orozkok (%7,8) eta Arakaldok (%7,7).

Azken egunotan lanaldi laburra izan dutenentzako pentsio sistema bat onartu da. LAB sindikatuak gogoratu zuen Espainiar Kongresuak eta PPren Gobernuak pentsioen arloan emakumeen diskriminazioarekin bukatzeko aukera bat galdu dutela. Gogoratu behar da, Europako Justizia Auzitegiak 2012ko azaroaren 22ko sententzian jaso zuela erretiro-pentsioa eskuratu ahal izateko lanaldi laburreko kotizazioen konputua erregulatzen duen espainiar araudia aldatu beharra zegoela Eskubide Komunitarioaren aurka joateagatik. Izan ere, emakume eta gizonezkoen arteko tratu berdinaren printzipioa urratzen zuen. Espainiar araudiak emakumeen kontrako zeharkako diskriminazioa suposatzen zuen, lanaldi laburren %80a emakumeek burutzen dutelako. Espainiar araudiak, Europak salatutakoa lanaldi laburra zuten langileen kolektiboari erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko egun kopuru handiagoa egiaztatzea eskatzen zion, eta gainera, ematen zen pentsioaren kantitatea txikiagoa zen lanaldi arruntaren zati baten gainean kalkulatua zelako; hortaz, diskriminazio bikoitza existitzen zen.

 Konfederazio sindikalak hau islatzen du: “batez ere lanaldi laburra zuten emakumeak nagusi ziren lan zentroetan kanpaina informatiboa burutu genuen eta kaltetutako langileen partetik Gizarte Segurantzari eman genizkion 7.000 eskaera baino gehiago jaso genituen (3.545 Bizkaia, 3.600 Gipuzkoa, 780 Nafarroa); erretirorako pentsioa eskuratzeko lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun gisa hartzea eskatzen zuten”.Hala ere, espainiar gobernuak emakumeak diskriminatuko ez zituen “berdintasunezko pentsio sistema bidezkoa” ezartzeko aukera galdu zuen. 

Emakumeek burututako lanari balio eta errekonozimendu bera eman gabe jarraitzen du, “izan ere, lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun bat izan gabe jarraitzen du, benetan kotizatzen diren egun kopurua kalkulatzeko, lan egindako egun kopuruari koefiziente partzial bat aplikatuko zaio”.Hori dela eta LAB sindikatuak zera dio “egungo erregulazioak erretiro-pentsioa jaso ahal izateko gutxieneko kotizazio aldia murrizten badu ere, kotizatutako 15 urte frogatzen ez dituzten pertsona guztiek euren pentsioa murriztua ikusiko dute, 15 urte horietara iristeko falta zaien aldiaren proportzioan”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide