Santi Hernandoren aurkako akusazioa erretiratu du epaileak

Erredakzioa 2014ko mar. 6a, 14:04

Santi Hernando laudioarrari akusazioa erretiratu diote Madrilen egiten ari den 35/02 Sumarioaren harira, hau da, Batasuna eta Herriko Tabernen epaiketan. Ez bakarrik fiskaltzak, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek ere horrela egin dute.

Madrilen egiten ari den 35/02 Sumarioaren harira, hau da, Batasuna eta Herriko Tabernen epaiketan, Santi Hernando laudioarrari akusazioa erretiratu diote. Ez bakarrik fiskaltzak, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek ere horrela egin dute.

Horren ondorioz, epaileak akusazioa erretiratu dio. Santi Hernando eta Isa Mandiola bakarrik geratu dira egoera horretan. Fiskaltzak beste 7 inputatu gehiagori ere akusazioak erretiratzeko asmoa adierazi du baina AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek ez dute neurriarekin bat egin.

Gainera, fiskalak gainerakoei zigor eskaerak jaitsi die.

Ibilbide luzea

2002an ireki zuen Baltasar Garzón epaileak 35/02 Sumarioa eta 2013ko urrian hasi zen epaiketa. 11 urte ziurgabetasunean murgildurik eman ditu Santi Hernandok.

Hori gutxi balitz, ia 6 hilabeteko epaiketa izan da Batasuna eta Herriko Tabernena. Horrek ahalegin ekonomiko eta pertsonal handia suposatu dio Hernandori. Madrilera joan dira maiz epaituak eta askotan egun batetik bestera aldatu dizkiete epaiketa egunak.

Libre ekimena

Epaiketa politiko hori eta beste batzuk salatzeko Euskal Herrian Libre Ekimena jarri da abian eta bere islada izan du eskualdean ere. Duela gutxi auto karabana eta ekitaldia antolatu zuten Aiaraldean 35/02 auzia salatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide