Urtero bezala AFANISek, haur sahararren harrerarako familien elkarteak, urdari begirako haur harrera kanpainari hasiera eman dio. Euren helburua aurtengo udan 8 eta 12 urte arteko 51 bat haur saharar ekartzea da Arabako familiekin udako bi hilabete pasa ditzaten.
Ume hauek Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dira urte guztian zehar, basamortuaren erdian, oso egoera prekarioan (jaima edota pezozko etxe txikitan, kasik argindar ezta ur korronterik gabe); udan gainera bertoko tenperaturak 55 gradutara iritsi daitezke kasu askotan. Kanpaina honen bitartez udan zehar haurrek elikadura orekatu eta osasuntsu bat eskuratzeko aukera izatea da helburua, eta Saharan eskuratu ezin ditzaketen mediku errekonozimenduak gauzatzea ere.
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako kanpaina honetan Afanisek haurrak euskal herriratzeko ardura eta diru-gastuak bere gain hartzen ditu.
Programa honetan norbait interesatua balego honako telefono hauetara deitzeko aukera dauka: 945 27 70 45, 650 13 40 11 edota afanisalava@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.