[video:https://www.youtube.com/watch?v=KotDEBjwRjQ#t=201 width:380 height:250]
Bilbon egiten ari den foro ekonomikoaren harira -Nazioarteko Diru Funtsako lehendariak eta Espainiako Erregeak parte hartu dute, besteak beste- protesta ugari antolatu dira hiriburuan goizean zehar. Antolatzaileen artean hainbat sindikatu eta eragile sozial daude.
Prestatutako ekimenen artean manifestazio batek Bilboko On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia zeharkatu du. Kale horretan Foru Aldundiak duen eraikinetik gertu pertsona batzuek banku bat eraso dute eta polizia eta ekintzaileen artean liskarra egon da. Bukatu direnean Ertzaintzak ingurutan zegoen Iñaki Montes, JEZ enpresako langile batzordearen idazkaria, atxilotu du.
Bere kideek adierazi dute ikusle moduan zegoela ingurutan Iñaki Montes eta poliziek azalpenik eman gabe lurrera bota eta atxilotu dutela.
Hedabideek zabaldu dute beste atxilotu bat egon dela protestan.