"Berbalagunen kopurua eta inplikazioa handitu da, aurten 170 partaide ditugu"

Aitor Aspuru Saez 2014ko mar. 3a, 17:08

ANGELA RICO (Laudio, 1983) Berbalagun ekimenaren koordinatzailea da Aiaraldean. 2006 urtean abiatu zen programaren nondik norakoak azaldu ditu eta bere hurrengo deialdien berri ere eman du.

Zenbatgarren aldiz abiatu da Berbalagun ekimena Aiaraldean?

2006/2007. urteetan Berbalagun egitasmoa martxan jarri genuen Aiaraldean; bertan Aiara, Amurrio, Laudio, Urduña eta ikasturte honetan Okondoko herritarrek parte hartzen dute.

ANGELA RICO (Laudio, 1983) Berbalagun ekimenaren koordinatzailea da Aiaraldean. 2006 urtean abiatu zen programaren nondik norakoak azaldu ditu eta bere hurrengo deialdien berri ere eman du.

Zenbatgarren aldiz abiatu da Berbalagun ekimena Aiaraldean?

2006/2007. urteetan Berbalagun egitasmoa martxan jarri genuen Aiaraldean; bertan Aiara, Amurrio, Laudio, Urduña eta ikasturte honetan Okondoko herritarrek parte hartzen dute.

Eskualde mailan funtzionatzen du hainbat lanetan, besteak beste, ekintza orokorrak antolatzeko, horien agenda bateratua osatzeko, informazioa konpartitzeko, etab. Aiaraldean programak eragiten duen esparrua gero eta zabalagoa da. Taldeetan aritzen direnez gain, egitasmoan parte hartzen ez duten pertsonak hurbildu zaizkigu ekintza osagarrietara joateko.

Zer da Berbalagunak eskaintzan diona jendeari eta beste modu batean lortu ez dezakeena?

Mintzapraktika programaren oinarria da euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, ohiturarik ez dutenekin elkartzea. Euskarazko harreman atsegin batez bitartez hizketarako jario egokia lantzea, mintzatzeko ohitura txertatzea eta harreman sarean ehuntzea ditu xede. Mintzapraktika egitasmoek hainbat ekarpen egiten dizkie euskara ikasleei, euskara hiztunei eta euskalgintzari.
Erabilera gune berriak sortzen ditu egitasmoak. Herri hauetan “modu naturalean” sortzen ez diren harremanak martxan jarriz.

Zenbat pertsonak parte hartzen dute Berbalagun egitasmoan?

2006an hasi ginenetik berbalagunen kopurua eta inplikazioa handitu da, horren adibide da aurten 170 partaide ditugula 30 taldetan.

Berbalaguneko kideek ez duzue soilik mintzatzeko taldeak osatzen, talde horiek ekintzen inguruan mugitzen dira, ezta?

Taldeei dagokionez, parte hartzaileen artean hainbat hiztun mota dago: euskaldun zaharrak, euskaltegietako ikasleak, euskara etxean jaso dutenak, euskara irakasle ohiak,eta abar.

Normalen , adina, zaletasunak eta prestutasuna kontuan hartuta sortzen dira mintzataldeak. Eta talde guztiek euskaraz ondo egiten duen pertsona baten laguntza izaten dute beti. Taldeak, gutxienez, astean behin elkartzen dira taldekideek aukeratutako lekuan, egunean eta orduan. Dinamika honek naturaltasuna bilatzen du, lagun talde bat osatzea hizkuntzak suposa dezakeen traba alde batera utzita.

Zein da antolatu duzuen hurrengo egitaraua?

Urtean zehar ekintza osagarriak antolatzen ditugu. Hauen xede nagusiak euskaldunok elkar ezagutzea, hitz egiteko aukera gehiago sortzea, era atsegin batez euskara praktikatzea eta ondo pasatzea dira.

Azpimarratu behar dugu guzti-guztiak irekiak direla, hau da, berbalagunek parte hartzeko egiteaz gain, nahi izan duen edozein pertsonak parte hartzeko ere egin ditugula.

Datozen ekintzak:

  • Martxoaren 11n yoga tailerra, Laudion.
  • Martxoaren 20an bakarrizketa: Barry Manley , Aretan.
  • Martxoan eskulan tailerra Urduñan
  • Martxoaren 29an “Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean” erakusketa ikustera joango gara Bilbora.
  • Apirilaren 5ean Aiaraldeko berbalagunok Igartubeiti XVI. mendeko dolare baserria ikusi ondoren, sagardotegi batera joango gara.
  • Maiatzean mintza plaza Amurrion

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide