Kider enpresa likidatuko dute eta 200 langile inguru kaleratuko dituzte

Erredakzioa 2014ko ots. 27a, 13:59

Kider enpresak likidazioa iragarri du, eta ondorioz, bere langileak kaleratuko ditu. Dagoeneko iraungitze espedientea aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzari eta honek onartu behar du. Irekita mantentzeko zegoen azkenengo aukerak -hau da, inbertsio-fondoak- ezezkoa eman ostean hartu dute erabakia.

Kider enpresak likidazioa iragarri du, eta ondorioz, bere langileak kaleratuko ditu. Dagoeneko iraungitze espedientea aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzari eta honek onartu behar du. Irekita mantentzeko zegoen azkenengo aukerak -hau da, inbertsio-fondoak- ezezkoa eman ostean hartu dute erabakia.
Kider enpresak 400 pertsona ingururi eman die lana zuzenean, Aiaraldean -Amurrio eta Murga- eta Ezkerraldean -Barakaldo- sortutako lanpostuak batuz gero. Likidazioak zorrei aurre egiteko balioko du. Likidazioaren aurrean erantzunak ezberdinak izan dira langileen aldetik eta batasun sindikala erabat apurtu da lantegitan.
Alde batetik, ELA sindikatuak grebara deitu du. Astelehenean hasi zuten protesta eta %60ko jarraipena izan zuen lehenengo egunean.
Asteartean mobilizazioa antolatu zuten eta Murgatik abiatutako manifestazioak Amurrioko Juan Urrutia plazan bukatu zuen ibilbidea.

Grebarekiko desadostasunak


Gainerako sindikatuek desadostasuna adierazi dute grebarekiko.
ESK eta LAB erakundeek otsailaren 21ean egin zuten elkarretaratzea Amurrion.  
CCOO, UGT, ESK eta LAB sindikatuek uste dute egungo egoeran greba egiteak ez duela lagunduko.
Kiderrek irekita jarraitzeko dituen aukera apurrak galtzeko balioko duela uste dute. Berez, lantegietan martxoaren 28an bukatu behar dute bezeroentzat pendiente duten azkenengo eskaera.
Sindikatuen aburuz Lecertua sendiaren eta Caixa bankuaren ardura da Kiderren itxiera. Langile ordezkarien iritziz ez dute apustu seriorik egin zorrak kitatzeko.
Sindikatuek azpimarratu dute enpresaren zorrak ordaintzeko ez dutela ez ekarpenik egin ezta finantzaziorik lortu. Hori dela eta, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen enpresa. Administratzaileak Kider saltzeko hainbat saiakera egin eta gero likidazio prozesura jotzea erabaki du.
Atzo egindako prentsaurrekoan CCOO, UGT, USO, LAB eta ESK sindikatuek salatu zuten Eusko Jaurlaritzaren utzikeria.

Tokiko alderdien babesa


Amurrioko Udalean ordezkaritza duten talde guztiek babesa eman diete Kider taldeko langileei adierazpen instituzionalaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide