Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Egun hauetarako, bakarrik bi herrik (Amurrio eta Laudio) zehaztu dizkigute euren emanaldiak.
Jelly T, tarzan eskasa
Amurrion hasiko dugu gure errepasoa euskaraz egingo den emanaldi batekin. Igande honetan, martxoak 2, arratsaldeko 17:30tan, Jelly T, tarzan eskasa pelikula egongo bai da ikusgai Amurrioko Antzokian. Etxeko txikientzako zuzendutako filma honek, Ivan Olsen gaztearen istorioa kontatzen digu; eskolan burla jasaten duena eta etxean aitaren arreta ez duena. Berez, aita Tarzan-ekin txoratuta bai dago, bere semearen trebetasun txikiak estimatuz. Baina egun batean, Ivan-en egoera aldatu egingo da, topo egingo duen sorgin baten laguntzarekin. Istorio dibertigarri bat, txikienak zineman ondo pasatzeko aukera ezin hobe honentzako.
En la flor de la vida
Amurrioko Antzokian ere, igandean, arratsaldeko 19:30tan, eta astelehenean, gaueko 20:00tan, En la flor de la vida pelikula frantziarra ikusteko aukera izango dugu. Goxoa bezain dibertigarria, momentu askotan ere garratza, En la flor de la vida Nick Quinn-ek zuzendutako lehenengo filma da eta, Pierre Arditi eta Jean-Pierre Marielle lanak ikusteagatik, jada, gomendagarria da guztiz. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak irizpide hartuz, hausnarketa zintzo baten aurrean ikusiko gara pelikula hau ikustera joatea hautatzen badugu.
¿Qué hacemos con Maisie?
Amurriko Antzokitik, Laudioko Lanbide Heziketa Eskolara. Bertan, larunbatean, arratsaldeko 17:30tan eta gaueko 20:00tan, ¿Qué hacemos con Maisie? pelikula estatu batuarra proiektatuko bai da. Filma honetan, Maisie txikiaren istorioan murgilduko gara; zazpi urterekin bakarrik, gurasoen arteko dibortzioaren erdian aurkitzen den unean. Scott McGehee eta David Siegel gazteek zuzenduta, eta Julianne Moore eta Steve Coogan protagonista giza, Maisie-ren paperean aurkituko dugun Onata Aprile neskatxoa da pelikularen izar nagusiena. Bera izango bai da, bere begiradaren bitartez, ¿Qué hacemos con Maisie? filmaren istorioaren tolesgabetasuna eta krudelkeria erakutsiko diguna.
Una canción para Marion
Azkenik, Laudion, eta Lanbide Heziketa Eskolan ere, asteazkenean, martxoak 5, zineforuma antolatu du Solastiar emakume elkarteak arratsaldeko 17:00tan. Miriam Ociok gidatuko duen solasaldian, Una canción para Marion filma emango da. Pelikula honek, umore txarra duen Arthur jubilatuaren istorioa kontatzen digu; Marion, bere emazteak, herriko abesbatzan parte hartzera gonbidatzen duenean sortuko diren komeriak barne. Zinemaz modu ezberdin batean gozatzeko proposamen bikaina, eta doakoa gainera.
Zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Scott McGehee eta David Siegel
Gidoilaria: Nancy Doyne eta Carroll Cartwright
Aktoreak: Julianne Moore, Alexander Skarsgård, Steve Coogan, …
AEB, 2012. 99 minutu.
Zuzendaria: Paul Andrew Williams
Gidoilaria: Paul Andrew Williams
Aktoreak: Terence Stamp, Gemma Arterton, Christopher Eccleston, Vannesa Redgrave, …
Erresuma Batua eta Alemania, 2012. 93 minutu.
Zuzendaria: Michael Hegner
Gidoilaria: Michael W. Horsten, Ole Lund Kirkegaard (eleberria)
Aktoreak: Thure Lindhardt, Nicolaj Kopernikus, Signe Egholm Olsen, …
Danimarka, 2012. 80 minutu.
Zuzendaria: Nick Quinn
Gidoilaria: Andreia Barbosa
Aktoreak: Pierre Arditi, Jean-Pierre Marielle, Julie Ferrier, …
Frantzia, 2012. 83 minutu.