Gure eskualdeko kadete-mailako txirrindularitza-proba nagusiak mende laurdena beteko du aurten. Etapak martxoko larunbat guztietan jokatuko dira.
Ostiral honetan, otsailak 28, Aiarako Biraren aurkezpena egingo da Aiarako Udalak Arespalditzan duen aretoan. Bertan, duela mende laurden Laudioko txirrindulari-elkarteak Arabako kadete-mailako egutegia osatzeko asmoz abian jarritako probaren 25. edizioaren xehetasun guztien berri emango dute Aiala Txirrindulari Elkarteko arduradunek. Aurten ere parte-hartze handia izatea espero da, 20 talde baino gehiagorekin.
Itzuliak ohi bezala lau etapa izango ditu. Martxoan zehar jokatuko dira, larunbatetan, eta ondorengoak izango dira:
- Laudio-Laudio martxoaren 1ean
- Artziniega-Artziniega 8an
- Amurrio-Amurrio 15ean
- Kexaa-Murga 22an
Denek ere 40 km-ko luzera izango dute gutxi gorabehera eta nahikoa ibilbide gorabeheratsuak, gure errepideek horretarako eta lehia eder batez gozatzeko aukera ematen dute eta.