Aurten ere, martxoarekin batera iritsiko dira Inauteriak gure eskualdera. Artziniegan eta Amurrion ez dira gutxiago izango eta ekintzaz beteriko kartelak prestatu dituzte.
Larunbata izango da Inauterietako egun handia. Amurrion ohikoa den desfilea antolatu du Aspaltzak eta kalejiran joango da herrian zehar lehiatuko diren mozorroak, 21:30etan hiru kategorietan banatutako sariak emango dituzte. Artziniegan berriz, mozorro lehiaketa egingo dute eta 19:00ak aldera banatuko dituzte sariak, horretaz aparte eta urtero bezala ogi-txigortuen lehiaketa egongo da goiko plazan.
Larunbatean antolatutako ekintzaz aparte beste jarduera batzuk prestatu dituzte inauteriak ospatzeko. Martxoaren 4ean Amurrion txokolatada, umeentzako disko-dantza eta Karrako Judasen erretzea egongo da. Artziniegan, otsailaren 28an eguerdi aldera Arteko Gure Amaren ikasleek herritik aterako dira kalejiran eta arratsaldean “Aurpegi asko ipuinak” ipuin-kontalaria izango da liburutegian, bestalde martxoaren 3an umeentzako parkea egongo da Udal Polikiroldegian eta martxoaren 4ean “Oliver Magic Show” magia ikuskizuna egongo da etnografia museoan.