Takomano: Urietako leizea

Erredakzioa 2014ko ots. 22a, 10:15

Takomano espeleologia taldeak sarrera berria egin du blogean:

Takomano espeleologia taldeak sarrera berria egin du blogean:

"Urte hasieratik, martxoan burutuko den hastapen ikastaroa prestatzen burubelarri dabil  taldea, eta etxean egin beharreko lanaz gainera, ohiko jarduna ikastarorako leku egokiak bilatzeko  bisitaldiekin bateratu behar izan du. Bisita horietako bat, Gorobel mendigunean dagoen Urietako leizean izan da, Urietako tontorretik hurbil , 1.059 metrotako garaieran, 450 m garapen  eta -95 m sakonerarekin, argitaratutako azken datuen arabera.

Inguru apartan kokatua,  bertako leize sare handienetatik  hurbil, sarrerako putzu elegantea..arrazoi ezberdinengatik erakargarri suertatzen zitzaigun eta ez zigun hutsik egin. Ahaztutako materialak 4. putzua baino urrunago  joateko aukerarik  eman ez arren… ustekabez betetako jardunaldi borobila oparitu zigun: txango ederra ahoraino, putzu handian gozatua,  planaria “manifa” batekin tupust egin,  -50 metrotan kokatu  lepazuri hilerria (40 burezur baino gehiago),  igeltso kristalak… Ea ba, eguraldia lagun elkar ikusiko dugu Urietan (eta soketan jarduteaz gain, ahoko putzuaren oinarrian dagoen zabor guztia batuko dugu!)"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide