Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko ots. 20a, 11:34

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera eta herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko.

Rebelle

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera eta herrietara. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, momentu honetan, hiru herri dira pelikulak eskaintzen dituztenak astebururo: Amurrio, Laudio eta Orozko.

Rebelle

Laudiotik hasita, hiru film ezberdin egongo dira ikusgai hurrengo egunetan herrian. Larunbatean, otsailak 22, Lanbide Heziketa Eskolan, arratsaldeko 17:30ean "Rebelle (War Witch)" filma ikusgai egongo da. Oscar sarietan hizkuntza ez ingelesdun film onenaren mailan izendapen bat lortu zuen pelikula gogor honek, Kongoko Errepublika Demokratikora eramango du ikuslea, bertan bizi den haur-soldaduen egoera aurkeztuz eta biziaraziz (ikusi fitxa amaieran). Gomendagarria guztiz, gaur egun, munduan bizi den egoera latz hau, itzulingururik gabe eta zintzotasunez lantzen duen ekoizpen kanadarra.

Asier ETA Biok

Herri berean, leku berean eta ordu berean, baina igandean, otsailak 23, beste lan interesgarri bezain ausarta eta zintzoa. Kasu honetan, "Asier ETA biok" euskal dokumentala. Hemen bertan, Aiaraldean, jaso da jadanik filma honen inguruan. Ezer gutxi gehiago dago esateko, ikustea joatea guztiz gomendatzen dugula, soilik.

La leggenda del pianista sull'oceano

Eta Laudiotik atera gabe, asteartean, otsailak 25, Keska Tabernan zinema italiarra erdarazko azpitituluekin, euren “Cinemascopas” saioen barruan. Gaueko 21:30-tan ikusgai egongo da La leyenda del pianista en el oceano filma, 1998an Giuseppe Tornatore italiarrak zuzendutakoa eta Urrezko Globo baten irabazlea Ennio Morricone-ren soinu-banda ikusgarriagatik. Europar zinema bikainaren adibide bikaina.

Walking with Dinosaurs 

Orozkon, bi emanaldi igandean Donibane Aretoan; umeentzat zuzendutakoa 16:30tan eta helduagoentzat zuzendutakoa 19:00tan. Etxeko txikientzako, pelikula ikusgarri bat "Caminando entre dinosaurios". Jatorriz 3D-an filmatutako ekoizpen bat, non dinosauro gazte baten abenturetan murgilduko gara.

The Wolf of Wall Street

Bestalde, 19:00etan, duela hilabete bat estreinatutako pelikula arrakastatsu bat: "El lobo de Wall Street". Martin Scorsese eta Leonardo DiCaprio batera egindako azken lana eta, jadanik, Urrezko Globo baten irabazlea, DiCaprio beraren lan zoragarriarengatik. Jordan Belfort burtsa agentearen bizitzan oinarrituta, kritika zorrotzez beteriko komedia honek bost izendapen lortu ditu aurtengo Oscar sarietan; film onenaren mailan eta aktore onenaren mailan, besteak beste.

Cloudy with a Chance of Meatballs 2

Zinema emanaldiak dituen hirugarren herria, Amurrio. Igandean, Amurrioko Antzokian, txikientzat zuzendutako emanaldian, 17:30ean, "Lluvia de Albondigas 2" pelikula. 2009an arrakasta bikaina lortu zuen animaziozko filmaren jarraipen honek, jatorrizko filmaren umorea eta abenturak berdintzea lortzen du, emaitza entretenigarria izanez. Kalitatezko marrazki bizidunez gozatzeko aukera ona.

Soshite chichi ni naru (Like Father, Like Son)

Egun berean, baina arratsaldeko 19:30ean, eta astelehenean, otsailak 24, 20:00etan helduentzat zuzendutako emanaldia Amurrion ere. Asteburu honetan, Cannes-eko jaialdian eta Donostiako Zinemaldian sari ezberdinak jaso zituen japoniar ekoizpen bat, "De tal padre, tal hijo". Zinema asiarraren eta intimistaren eredu zoragarri bat.

 

 

 

Fitxa teknikoak

 

Rebelle (War witch)

Zuzendaria: Kim Nguyen

Gidoilaria: Kim Nguyen

Aktoreak: Rachel Mwanza, Alain Lino Mic Eli Bastien, …

AEB, 2012. 90 minutu.

 

Asier ETA biok

Zuzendaria: Aitor eta Amaia Merino

Gidoilaria: Aitor eta Amaia Merino

Aktoreak: Asier Aranguren, Aitor Merino, …

AEB, 2013. 94 minutu.

 

La leyenda del pianista en el oceano

Zuzendaria: Giuseppe Tornatore

Gidoilaria: Giuseppe Tornatore eta Alessandro Baricco (monologue Novecento)

Aktoreak: Tim Roth, Pruitt Taylor Vince, Bill Nunn, …

AEB, 1998. 165 minutu.

 

Caminando entre dinosaurios

Zuzendaria: Barry Cook, Neil Nightingale

Gidoilaria: John Collee

Aktoreak: Charlie Rowe, Karl Urban, Angourie Rice, …

AEB, 2013. 87 minutu.

 

El lobo de Wall Street

Zuzendaria: Martin Scorsese

Gidoilaria: Terence Winter (Liburua: Jordan Belfort)

Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Jonah Hill, Margot Robbie, …

AEB, 2013. 179 minutu.

 

 

Lluvia de albondigas 2

Zuzendaria: Cody Cameron, Kris Pearn

Gidoilaria: Erica Rivinoja, John Francis Daley

Aktoreak: Bill Hader, Anna Faris, Will Forte, …

AEB, 2013. 95 minutu.

 

De tal padre, tal hijo

Zuzendaria: Hirokazu Koreeda

Gidoilaria: Hirokazu Koreeda

Aktoreak: Masaharu Fukuyama, Machiko Ono, Yôko Maki, …

AEB, 2013. 121 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide