Kider enpresak likidazioari aurre egingo dio laster, aste honetan ziurrenik. Enpresan interesatuta zegoen inbertsio-fondoa ezezkoa eman ostean Kiderrek bere zorrak ordaintzeko irtenbide horretara joko du. Horrek esan nahi du enpresa salgai jarriko duela konkurtso-administratzaileak.
Egoeraren aurrean ELA sindikatuko ordezkariek greba mugagabea hastea proposatu dute, nahiz eta momentuz gainerako langile erakundeek -CCOO, ESK, LAB, UGT eta USOk- protesta neurriari babesik ez dioten eman. Batasun sindikala apurtu denez lantegietan giroak okerrera egin du.
Atzo INAN lantegiaren beharginek -Kiderrek Murgan duen ekoizpen gunea- eta Barakaldokoek ez zuten onartu greba egiteko proposamena.
Eskaera atzeratuak direla eta, Kiderrek bere jarduera mantenduko du gutxienez martxoaren bukaera heldu arte.