Jaurlaritzak Tubacexi Kantabriako baldintza berdinak proposatu zizkiola iragarri du

Erredakzioa 2014ko ots. 18a, 13:30

Hainbat komunikabidek jasotzen duten informazioaren arabera, Arantza Tapiak, Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Tubacex enpresako zuzendaritzari diru-laguntzak eta baldintza malguak eskaini zizkion enpresaren instalazio berria Euskal Autonomi Erkidegoan geratu zedin.

Kantabriar Gobernuak eginiko eskaintza ere berdintzera heldu zen jaurlaritza; lur sailak doan ematea eta proiektu berrian gobernuak diru ekarpena egitea. Hala ere Tubacexeko agintariek ezezkoa eman zioten proposamen honi.

Sailburuak enpresaren zuzendarien jarrera deitoratu egin du eta hartutako erabakiarekin bat etorri ez arren Jaurlaritzak errespetatzen duela adierazi du.

Lan-kostuen harira

Tubacexek Kantabriako instalazio berria iragarri zuenean, enpresako zuzendaritzak, langileen soldata altuek eragiten zuten lehiakortasun eza eta sindikatuen presioak eragiten zituen galerak aipatu zituen leku aldatzearen arrazoi nagusi bezala.

Tapia sailburuak ordea, lan kostuek edota energiaren prezioak enpresaren erabakiaren gainean eraginik izan ez dutela adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide