Gatazka politikoari lotutako 70 tortura kasu inguru jaso ditu TAT-ek eskualdean

Erredakzioa 2014ko ots. 13a, 14:49

Torturaren Aurkako Taldeak Aiaraldean torturak utzi duen aztarna jasotzeko saiakera egin du. 1979. urtea hartu du abiapuntutzat. Taldeak adierazi du ez dela lan erraza, pertsona askok ez baitute torturaren inguruan hitz egin nahi.

Jasotako 70 kasu horien artean 10 bat pertsona inguruk behin baino gehiagotan torturatu dituztela nabarmendu dute. Torturatuen artean 35 atxilotuk gartzela zigorra ezberdinak izan dituzte -espetxealdi luzeak batzuetan eta beste batzuetan hilabeteak-.

Torturaren Aurkako Taldeak Aiaraldean torturak utzi duen aztarna jasotzeko saiakera egin du. 1979. urtea hartu du abiapuntutzat. Taldeak adierazi du ez dela lan erraza, pertsona askok ez baitute torturaren inguruan hitz egin nahi.

Jasotako 70 kasu horien artean 10 bat pertsona inguruk behin baino gehiagotan torturatu dituztela nabarmendu dute. Torturatuen artean 35 atxilotuk gartzela zigorra ezberdinak izan dituzte -espetxealdi luzeak batzuetan eta beste batzuetan hilabeteak-.

Emakumezko zein gizonezkoek salatu dituzte torturak Aiaraldean. Gehienek Guardia Zibilaren eta Polizia Nazioalaren eskutik torturatuak izan direla aipatu dute, baina 1992tik aurrera Ertzaintzaren kontrako salaketak ere egin dira.

Polizia bakarra zigortuta tortura praktikatzeagatik

1986ko urtarrilaren 22an 8 laudioar atxilotu zituen Polizia Nazionalak. Gehienak 10 egun egon ziren inkomunikaturik eta torturak salatu zituzten. Bixente Malaxetxeberriak, "Baskito", ordea, egun bakarreko atxiloketa izan zuen.

Egun hori, hala ere, nahikoa izan zen poliziarentzat Bixenteri begibistako zauriak eragiteko: kolpeen ondorioz belarriak odoletan eta barrabilak ubelduta utzi zizkioten.

Poliziaren aurkako salaketa jarri zuen Bixentek eta epaiketa irabazi zuen. Gasteizko epaitegi batek Antonio José Rodríguez Cerdeiro polizia zigortu zuen. Hori bai, zigorra arina izan zen: bi hilabeteko atzipenaldi handia eta sei hilabeteko desgaikuntza ezarri zioten.

Torturak

Atxilotu gehienen lekukotasunek kolpe, umiliazio eta mehatxuei egiten diete erreferentzia, baina kasu batzuetan asfixia, elektrodoen erabilera eta beste teknika batzuk aipatu dituzte: enbudua, ebakuntza-gela, zintzilikatzea, postura behartuek objektuen bidez...

Gatazka politikoa

TAT-ek bildutako testigantzak gatazka politikoari lotuta daude. Beraz, beste arrazoiak direla eta torturak sufritu diren pertsonak badaude ez dituzte islatu egindako txostenean.

 





LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide