EFE berri agentziak adierazi duenez, atzo pertsona bat atxilotu zuen poliziak Okondoko hainbat higiezinen aurka eraso egin izanaren akusaziopean.
Pertsona atxilotu eta bere etxea miatu zuen poliziak Amurrion. Berri agentziak zabaldu duenez, pertsona honi suteegatiko kalteak eragitea leporatzen dio Ertzaintzak, tartean 2014ko urtarrilaren 1ean hutsik zegoen Okondoko txalet bat zeharo erre izana. Orduan Ertzaintzak jakinarazi zuen sabotaia izan zela, sua eragiteko gailu baten aztarnak topatu zituelako gertaeraren lekuan. Egun berdinean poliziak 50 metrotara zegoen beste etxebizitza batean eztanda egin ez zuen sua-eragiteko beste gailu bat topatu zuenaren berri zabaldu zuen,
Aurrekariak
Azken urtetan eraso ezberdinak eman dira Okondon: pasa den udan lehergailua bota zioten baserri bati eta 2012an errepikagailu batek kalte arinak izan zituen eztanda baten ondorioz, besteak beste.