Aiaraldeko hiru ikastetxe kutsadura elektromagnetikoaren aurka

Erredakzioa 2014ko ots. 11a, 11:37

 

Otsailaren 6an eztabaidatu zuten Eusko Legebiltzarrean kutsadura elektromagnetikoa mugatzeko testua. Proposamen horren bitartez eta talde guztien babesarekin eskatu zitzaion Espainiar Gobernuari kutsadura elektromagnetikoaren inguruko legea prestatu dezan. Gainera, EAEn kutsadura horrek duen eragin epidemiologikoa eta esposizio mailaren inguruko mapa egitearen beharra jakinaraziko zaio Eusko Jaurlaritzari.

 

Otsailaren 6an eztabaidatu zuten Eusko Legebiltzarrean kutsadura elektromagnetikoa mugatzeko testua. Proposamen horren bitartez eta talde guztien babesarekin eskatu zitzaion Espainiar Gobernuari kutsadura elektromagnetikoaren inguruko legea prestatu dezan. Gainera, EAEn duen kutsadura horrek duen eragin epidemiologikoa eta esposizio maila eta mapa egitearen beharra jakinaraziko zaio Eusko Jaurlaritzari.

Baina alderdi politikoak ez ezik, hainbat elkarte daude kezkatuta kutsadura mota hori dela eta. Berez, gaia legebiltzarrean jorratzen zen bitartean, herritar ugari elkartu ziren Gasteizen kutsadura elektromagnetikoaren aurka. Kontzentrazioan parte zutenen artean Aiaraldeko hiru ikastetxe eta guraso elkarte zeuden: Latiorrokoa -Laudio-, Amurrioko Lucas Rey eta Artziniegako Arteko Gure Ama.

Eskualdeko guraso eta hezitzaile horiek uste dute elektromagnetismoaren eragina bereziki arriskutsua dela umeengan eta horregatik arreta eskatzen dute esparru horretan.

Latiorroko gurasoen bozeramaileek espero dute erakundeek ahalik eta lasterren eskaintzea gelatan internet zerbitzua kablearen bitartez eta horren ondorioz ikastetxeko wifia itzaltzea, oraindik piztuta baitago.

Amurrion, irakasleek gogoratu dute wifia ez ezik, antenak ere dituztela Lucas Rey Ikastetxetik gertu. Artziniegako Arteko Gure Amako klaustroak kutsadura elektromagnetikoaren aurka azaldu da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide