Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Amurrioko Aurreraka Emakume elkarteak 0 eta 12 hilabete bitarteko umeak dituzten gurasoentzako masajea ikastaroak antolatu dituzte hurrenez hurren.
Laudioko Udalak antolatutako ikastaroak AEMIn ikasitako hezitzaile batek zuzenduko du eta bi orduko bosna saio izango dira guztira. Hala, martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29 11:00etatik 13:00etara egingo dira Kultur Etxean. Izena ematea Laudioko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak edota 94 403 48 50 zenbakian egin daiteke.
Bestalde, Aurrerakak antolatutako ikastaroak Aralak zuzendutakoa izango da eta 10:00etatik 11:30etara egingo da otsailak 15 eta 22 eta martxoak 1, 8 eta 15 Kultur Etxean. Herrian erroldatutako pertsonek 30 euro ordaindu beharko dituzte, besteek aldiz 40 euro. Izena ematea Aurrerakak Kultur Etxean duen egoitzan egin daiteke 11:00etatik 12:30etara otsailaren 11 arte.
Masajearen onurak
Masajearen bitartez sistema atxikimendu afektiboa indartzen da, umeen garapenean segurtasunari, konfiantzari edota norbanakoaren onarpen emozionalari lagunduz. Ikastaroetan lo aldien hobetzeko, zirkulazioa, digestioa, arnasketa aparatua hobetzeko edota koliko, haize eta idorreria saihesteko teknikak erakutsiko dituzte.