Bikartek familiak behar ditu Errusia eta Bielorrusiako haurrak hartzeko udan

Bikarte elkarteak 20 familia behar ditu datorren udan Errusiako eta Bielorrusiako umezurtzak eta egoera behartsuan dauden haurrak hartzeko. “Ezin dugu mundua aldatu, baina bai ume baten mundua” leloak gidatzen du Bikarteren ekimena.

Bielorrusiako estatuak dituen umezurztegietatik dator familia behar duen ume talde bat. Bestea, aldiz, Errusiako haurrek osatzen dute. Herrialde honekin 1997. urtetik egiten du lan Bikartek.

Bikarte elkarteak 20 familia behar ditu datorren udan Errusiako eta Bielorrusiako umezurtzak eta egoera behartsuan dauden haurrak hartzeko. “Ezin dugu mundua aldatu, baina bai ume baten mundua” leloak gidatzen du Bikarteren ekimena.

Bielorrusiako estatuak dituen umezurztegietatik dator familia behar duen ume talde bat. Bestea, aldiz, Errusiako haurrek osatzen dute. Herrialde honekin 1997. urtetik egiten du lan Bikartek.

Haur horientzat oso onuragarriak dira euskal klima, elikadura, eta bereziki, familia baten maitasuna eta arreta. Guzti horrek beren garapenean eragin baikorrak izaten ditu eta muturreko klimetan, erradiazio nuklearreko inguruetan edota egituratu gabeko familietan bizitzearen ondorioak murrizten dira. Gainera, programa horrekin herrialdeen arteko elkartruke kulturala bultzatu nahi du elkarteak.

Programa horietan parte hartu duten familiek esperientzia baikor eta aberasgarritzat jo dute. Gehienek, urtero parte hartzen dute haurra adin-nagusikoa izan arte, eta betiko lotura afektiboa sortzen dute haiekin.

Bikarte datorren udako harrera kanpainan lanean ari da, ehun bat haur espero dituzte eta ekainaren erdialdetik abuztua bukatu arte egongo dira gure artean.

Familiek Bikarteko arduradunen laguntza eta jarraipena izaten dute, eta elkarteak jardunaldi kulturalak eta aisialdikoak egiten ditu adin-txikikoen eta familien arteko elkarreragina suspertzeko.

 

Proiektu honetan interesa dutenek 605709024 zenbakira dei dezakete edota bikarte@yahoo.es posta elektronikora idatzi. Horren berri emateko hitzaldia ere emango da otsailaren 8an, larunbata, 11:15ean, Laudioko Kultur Etxean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide