Aiaraldeko Uren Partzuergoak, Kantauriko Urkidetzak, 1.846.000 euroko aurrekontua izango du aurten, pasa den urtean baino 400.000 euro gehiago. Udalen, batzar administratiboen kudeaketaz arduratzeaz gain, 2014. urte honetan besteak beste, barneko gestioaren ardura zerbitzua eskainiko dio Amurrioko Udalari.
Berria positibotzat hartu dute eskualdeko administrazio publikoek, izan ere, hornikuntza prezioa pasadan 2013. urteakoaren maila berdinean jarraituko du; 0,366 euro metro kubiko partzuergoko kideentzako eta 0,561 euro Kantauriko Urkidetzan parte hartzen ez duten erabiltzaileentzako.
Inbertsioak
Aurretik aipatutako 2014. urteko aurrekontutik 517.000 euro bideratuko dira inbertsioetarako. Martxan jarriko diren lanen artean Artziniega, Amurrio eta Laudioko ur-andelaren egokitzea izango da garrantzitsuenetako bat, 465.000 euroko kostua izango duena hiru urtetan (152.460 euro urte bakoitzeko).
Horrez gain, Partzuergoak beste 289.387 euro erabiliko ditu Zerrabeko araztegia eraikitzeko, Zuhatza eta Arespalditzako isurketak tratatuko dituenak. Eta beste 118.000 euro erabiliko ditu Artziniegako ur hodiak eraman behar diren lurrak eskuratzerako, Angostinako urtegitik. Azken inbertsio hori, Artziniegako San Antonio eta La Venta auzoen hornikuntzan hobekuntzak ekarriko ditu.