Aiaraldeko eta Burgoseko kidez osatutako Takomano Espeleologia Taldeak hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren lehen hamabostaldiko hiru asteburuetan, martxoaren 1, 2, 8, 9, 15 eta 16an alegia.
Espeleologiaren praktikan lehen urratsak ematera hurbildutakoek 48 eskola-ordu burutuko dituzte Aretako harrobian eta inguruan kokatutako hainbat leize-zulotan.
Prestakuntza eskaintza
Programak espeleologiaren praktikarekin lotutako atal ezberdinetan trebatzeko parada eskainiko du. Besteak beste, leize-zuloetan erabili daitezkeen teknika eta material ezberdinak eta beraien instalaziorako jarraibideak; kartografia, GPS eta topografiari buruzko oinarrizko ezagupenak; geologia, biologia, ekologia, arkeologia, paleontologia eta lurrazpiko ingurunearen babesaren inguruko ezagupenak; espeleologiaren historia eta bere antolakuntza; eta azkenik, arriskuen prebentzioa eta norbere buruaren sorospenerako argibideak.
Azken batean ikastaroak espeleologiaren praktikan era autonomoan jardungo duten espeleologoen prestakuntza eskainiko du.
Izena emateko epea otsailaren 23a bitarte izango da zabalik eta grupoespeleotakomano@gmail.com posta kontura zuzendu beharko dira interesatuak. Federatutako partaideek 120 euroko matrikula ordaindu beharko dute eta federatu gabe daudenak antolatzaileekin jarri beharko dira harremanetan.
Taldearen blogean, http://grupoespeleotakomano.wordpress.com/ helbidean, Takomano taldearen jardunari buruzko informazio guztia bistara daiteke.