Aktibatu + ekimena Nerbioi-Ibaizabalera iritsi da

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Eroski taldearekin elkarlanean. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da.

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Eroski taldearekin elkarlanean. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. “Empowerment” edo “ahalduntze” kontzeptua du oinarri, hau da, programan parte hartzen duten pertsonak ekiteko eta beren ohiturak aldatuz ingurumena hobetzeko gai sentitzen dira. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Aktibatu + programak ekimenarekin bat egiten duten udalerrietako biztanleen, ikastetxeetako ikasleen eta familien parte-hartze aktiboa sustatzen du. Ikasleen gurasoak dira aitzindariak, eta gero parte-hartzea komunitate osora hedatzen da. 

 “Aktibatu+” 2012-2013 lehen edizioa arrakastaz garatu zen Bizkaiko udalerri hauetan: Amorebieta-Etxano, Debabarrena (Ermua eta Mallabia) eta Durangaldea. 2013-2014ko edizioa, berriz, udalerri hauetan: Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalen burutzen ari da.

Honako hauek dira Aktibatu + ekimenaren helburuak: parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa % 5 gutxitzea, etxeetan energia eta ur kontsumoa % 5 murriztea, hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera % 12 handitzea eta CO2 igorpenak % 7 gutxitzea. 

Etxeko gastuetan % 10ko aurrezpena lor daiteke, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain. Gainera, programa burutzen duten pertsonek 2014ko azaroan zozkatuko diren sari ederrak irabazteko aukera izango dute:, Ipad bat, Orbea bizikleta bat, egonaldiak landetxeetan, liburu sortak, bisita gidatu …

Web orri espezifiko bat dago programan parte hartu nahi dutenentzat, honako gai hauek jorratzeko lanabes erraz eta eraginkorrez osatua: erosketak/hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Programan parte hartzen duten udalerrien edo mankomunitateen web orrien bidez sartzen da web orri horretan, edo www.bizkaia21.net atariko Aktibatu + atalaren bidez.

Animatu eta aktiba zaitez! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide