Autoekoizpenak lau fruitu berri eman ditu eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2014ko urt. 23a, 00:24

Lau izan dira azken hilabetetan diskoa edota maketa berriak argitaratu dituzten eskualdeko taldeak: Habemus papam, Hutsa, Mankaos eta Igor Arzuaga.
Alde batetik, Habemus Papam punk-oi talde amurrioarrak bere lehendabiziko maketa argitaratu zuen urrian, “Ekintza Zuzena” izenburukoa. Habemus Papam  2012. urtean Amurrion sortutako punk-oi  boskotea da. Taldeak aurreko urrian argitaratu zuen bere lehen maketa, karga politiko handiko hamar kantek osatutakoa. Maketa taldeak berak autoekoiztutakoa da.

Lau izan dira azken hilabetetan diskoa edota maketa berriak argitaratu dituzten eskualdeko taldeak: Habemus papam, Hutsa, Mankaos eta Igor Arzuaga.
Alde batetik, Habemus Papam punk-oi talde amurrioarrak bere lehendabiziko maketa argitaratu zuen urrian, “Ekintza Zuzena” izenburukoa. Habemus Papam  2012. urtean Amurrion sortutako punk-oi  boskotea da. Taldeak aurreko urrian argitaratu zuen bere lehen maketa, karga politiko handiko hamar kantek osatutakoa. Maketa taldeak berak autoekoiztutakoa da.


Bestalde, 2011. urtean sortutako Hutsa taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu zuen azaroan, “astuh” izenburukoa eta zazpi kantek osatzen dutena. Eriz Perez gitarrista urduñarrak eta Balmasedako Maria Rivero abeslariak osatzen duten taldearen formatua guztiz akustikoa da, bere kantetan pop doinuak nabarmentzen direlarik. Bere hirugarren diskoaren ekoizpenari dagokionez, berriro ere Kike Moraren gidaritzapean grabatu du Hutsak diskoa, oraingoan taldeak Javi Palaciosen laguntza izan duelarik nahasketen arloan.


Igor Arzuagak eta Javi Cepedak, aldiz, “Bi” lana sareratu berri dute.  Pianoa eta gitarra nahastuz, hamar kanta sortu dituzte. Lana, www.belearenhegoak.com webgunean entzun liteke.

Mankaos talde laudioarrak otsailean aurkeztuko du “Memoria de la procedencia” diskoa. Rock eta noise alternatiboa jorratzen dute. Duela 10 urte maketa bat atera zuten. Urte asko badaramatzate ere kaleratzen duten aurreneko lana da. Dena dela, abesti berriak sortzen ari direnez, bigarren disko bat ateratzea gustatuko litzaiekeela adierazi dute. Taldeari dagokionez, gehienak Laudiokoak dira.  Grabaketa, diseinua eta sorkuntza beraiek egin dute. Datozen hilabeteetan diskoa aurkezteko kontzertuak emango dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide