Gorbeialde elkarteak 2012an nekazal-garapena sustatzeko plana aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai 2012ko api. 4a, 10:52

Gorbeialde landa garapenerako alkarteak bere 2012ko lan egitasmoa aurkeztu du. Bertan, Gorbeialdeko gerentea de Peli Manterolak azaldu duenez, "Arratia-Nerbioi eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatu nahi da, errentagarritasuna eta leihakortasuna bultzatuz, zailtasun ekonomikoz jositako egungo egoera kontuan hartuta". Programa 18 neurri desberdinez baliatzen da ekonomia bultzatzeko.

Gorbeialde landa garapenerako alkarteak bere 2012ko lan egitasmoa aurkeztu du. Bertan, Gorbeialdeko gerentea de Peli Manterolak azaldu duenez, "Arratia-Nerbioi eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatu nahi da, errentagarritasuna eta leihakortasuna bultzatuz, zailtasun ekonomikoz jositako egungo egoera kontuan hartuta". Programa 18 neurri desberdinez baliatzen da ekonomia bultzatu nahiean.

Manterolak aipatu ditu aurten hartuko diren neurriak, nekazal garapenean lortu nahi diren diru-laguntza publikoak bezala, baserritarren merkatuen eta azoken sustapena, bazkalekuen hobekuntza, lurren bitarteko bankuen sustapena, basoetako biomasaren sustapena, edota gabonetako saskien antolakuntza bertoko produktuekin.

Gorbeialdeko gerenteak azpimarratu du elkarteak konpromesua hartu duela eskualdeko herrien zerbitzuak hobetzeko (Arakaldo, Arantzazu, Arrankudiaga, Artea, Areatza, Zeanuri, Bedia, Zeberio, Dima, Lemoa, Otxandio, Urduña, Orozko, Ubide, e Igorre). Zentzu honetan, internetaren estaldura hobetzen saiatuko da nekazal zonaldetara teknologia berriak hurbiltzeko asmoz. Horrez gain, barne-garraio publikoa hobetu nahi da, eta mendi ondareari balioa eman.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide