Eskualdeko herri arabarrek diru gehiago jasoko dute Foru Aldundiren partetik

Erredakzioa 2014ko urt. 10a, 12:08

Arabako Biltzar Nagusietan bozeramailea den Ramiro González jeltzaleak azaldu du gaur EAJ-k PPrekin aurrekontuen inguruan lortutako akordia. Zehazki, Ramiro Gonzálezek argitu du Aiaraldeko tokiko erakundeek izango dituzten onurak.

Hasteko, orain arte blokeatuta egon diren 12 milioi euro udalei ematea onartu du Foru Aldundiak. Horren ondorioz, ohiko finantzazioaren bidez diru gehiago jasoko dute eskualdeko udalek.

Arabako Biltzar Nagusietan bozeramailea den Ramiro González jeltzaleak azaldu du gaur EAJ-k PPrekin aurrekontuen inguruan lortutako akordia. Zehazki, Ramiro Gonzálezek argitu du Aiaraldeko tokiko erakundeek izango dituzten onurak.

Hasteko, orain arte blokeatuta egon diren 12 milioi euro udalei ematea onartu du Foru Aldundiak. Horren ondorioz, ohiko finantzazioaren bidez diru gehiago jasoko dute eskualdeko udalek.

Nahiz eta oraindik kopuruak ez diren zehaztu Gonzalezek aurreratu du hurrengo hiru urteetan, Laudio 800.000 euro, Amurrio 400.000 euro, Aiara 65.000 euro, Artziniega 60.000 euro eta Okondok 35.000 euro inguru jasoko dituztela.

Aiarako Koadrila eta Batzar Administratiboak

Udalak ez ezik, gainontzeko erakundeak ere aipatu ditu Ramiro Gonzálezek, Aiarako Koadrila eta batzar administratiboak, alegia. Horrela, Aiarako Koadrilak 54.000 euro gehiago jasoko ditu eta euskara teknikaria mantenduko du. 2012an alderdi popularrak kentzeko asmoa zuela adierazi zuen.

Bestalde, 300.000 euro bideratuko ditu Aldundiak lana sustatzeko programak ordaintzeko. Diru kopuru hori 6 koadrilen artean banatuko da.

Batzar administratiboen kasuan zein gainontzeko tokiko erakundeen harira, EAJk ziurtatu du “Arrazionalizazio eta jasangarritasunaren legearen” aurrean orain arte izan dituzten eskumen guztiak mantentzearen alde egingo duela eta gogoratu du PPk erakunde horien eskumenak urratzeko asmoa iragarri duela behin baino gehiagotan.

Apostu garrantzitsua

Arabako egoera ekonomikoa larria denez -langabezia %17,2koa da Aiaraldeko herri arabarretan-, oso garrantzitsutzat jo du Ramiro Gonzálezek aurrekontuak berriro ez luzatzea, langabezia jaisteko eta joera ekonomikoa aldatzeko funtsezko tresna baita. Horregatik, nahiz eta ideologikoki ezberdintasun handia egon, akordio batera heldu dira PPrekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide