Takomano Espeleologia Taldeak helburu zientifikoak zituen txangoa egin zuen urte bukaeran eta horren berri eman dute bere blogean:
"Abenduaren amaieran, Europako unibertsitate ezberdinetarako laguntza lanetan, bioespeleologia txangoa egin genuen. Planaria ezberdinen lagin bizirik lortzea zen helburu, gatibualdian ugalarazi eta berauen ehunen birsortze gaitasun itzela ikertu ahal izateko.
Esanda genuen bada, planaria xomorro txit xelebreak zirela eta antza, zatituz gero, puska bakoitzatik izaki berri oso bat birsortzeko gaitasuna dute, garuna barne.
Horixe ikertzen ari dira gure lagun biologoak. Laginak honako barrunbetan jaso genituen: Mangadas I eta Lejazar (Gibijo mendigunea, Araba, Mediterranear isurialdea), MS-3 (Monte Santiago, Burgos, Kantauriar isurialdea) eta Cueva Albia (Sálbada mendigunea, BU, Kantauriar isurialdea)."
Harrapatutako planarien bideoa:
[video:http://www.youtube.com/watch?v=fHI9FWDF-M8 width:250 height:360]