Urtarrila gori lan arloan: Aplica, Artiach eta Guardian

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko urt. 9a, 00:55

Urte berria bukatu berri dena bezain gatazkatsu dator lan arloari dagokionez. Hiru dira, une honetan, zailtasun berriak pairatzen dituzten Aiaraldeko lantegi eta enpresak eta haien langileak: Guardian, Aplica eta Artiach.

Urte berria bukatu berri dena bezain gatazkatsu dator lan arloari dagokionez. Hiru dira, une honetan, zailtasun berriak pairatzen dituzten Aiaraldeko lantegi eta enpresak eta haien langileak: Guardian, Aplica eta Artiach.

 

Hasteko, Carglass multinazionalak Guardianen zati bat erosi eta 37 langile geratu dira haren menean, administratiboak eta call-centerrekoak hain zuzen. Iragan asteko ostegunean oporrak har zitzaten eskatu zitzaien langileoi zuzendaritzaren aldetik eta herenegun kaleratuak izango zirela jakinarazi zitzaien kaleratze-espedientearen plazaratzearekin batera. Enpresaren eta langileen ordezkariek gaur bertan izango dute bilera egoera nola kudeatu erabakitzeko.

 

Aretan kokatua dagoen Aplicari dagokionez bertoko langileek greba egin zuten atzoko egunez. Esatea dago langile hauen egoera nahiko gaiztotua dagoela 2012ko ekainetik, zeren eta, lan erregulazio espediente baten ondorioz 17 pertsona izan ziren kaleratuak. Geroztik, abenduaren 31n bukatzen zen Arabako Metalaren lan hitzarmenaren pean egon dira bertoko langileak. Hitzarmen hori hilabetez luzatzea lortu badute ere otsailetik aurrera enpresak eskatzen dituenak ez dira nolanahikoak: gehiago lan egitea eta gutxiago kobratzea. Langileek, egoera horren aurrean beraz, greba deitzea erabaki dute.

 

Azkenik, Artiachen kasua dago, gori-gorian honakoa ere. Ekainean Nutrexpak (Cola Cao, Cuetara edota Nocilla bezalako enpresak ere azpiratu izan dituena) Galletas Artiach enpresa erosi zuen. Abenduaren 11n lan hitzarmen berri bat negoziatzeko mahaia martxan jarri izan zen, enpresa honek ere lan-baldintzen txarragotze bat eskatze zuelarik. Langileek 2011ko lan hitzarmena mantentzea eskatzen duten artean enpresak ezezkoa luzatzen die. Egoera hau salatzeko UGTk, ESK-k, ELAk eta LABek osaturiko enpresa komiteak kontzentrazioa deitu zuen Orozkon kokaturiko lantegiaren aurrean atzo eguerdiko 13:30etan. Prentsa-ohar baten bitartez enpresa komiteak lan hitzarmen duin bat lortu arte atsedenik hartuko ez dutela jakinarazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide