Aiaraldea.com web-guneak 282.274 bisita jaso ditu 2013 urtean, iaz baino %30,3 gehiago

Erredakzioa 2014ko urt. 8a, 12:30

Aiaraldea Komunikazio Leihoak sarean kudeatzen dituen web-guneen audientziak %30,3-ko igoera izan dute 2013 urtean, guztira 282.274 bisita izan dituzte eta denera 802.363 orrialde ikusi dira (2012an 194.304 bisita kontabilizatu ziren eta 586.137 orrialde ikusi). Igoerarik handiena www.aiaraldea.com web-gune orokorrak izan du, 12 hilabetetan %39.57 egin baitu gora bisita kopuruak.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak sarean kudeatzen dituen web-guneen audientziak %30,3-ko igoera izan dute 2013 urtean, guztira 282.274 bisita izan dituzte eta denera 802.363 orrialde ikusi dira (2012an 194.304 bisita kontabilizatu ziren eta 586.137 orrialde ikusi). Igoerarik handiena www.aiaraldea.com web-gune orokorrak izan du, 12 hilabetetan %39.57 egin baitu gora bisita kopuruak.

Google Analitics zerbitzuak eskainitako datuen argitara, bisitari kopurua ere asko handitu da 2013an, %51,14 hain zuzen ere, 86.272 bisitarirekin itxi baitu web-guneak urtea (iaz guztira 57.079 bisitari izan zituen).

Aiaraldea Komunikazio Leihoko partaideak oso pozik agertu dira 2013an jasotako datuak ikusita, "kolaboratzaile eta partaide boluntarioen sarea asko handitu dugu aurten eta lan handia egin da" adierazi du Irati Mendiguren koordinatzaileak. "Era boluntario batean euren ekarpena egiten duten pertsonek sustengatzen dute nagusiki komunikazioa eta euskara ardatz dituen proiektu hau, eta harrotasunez esan dezakegu iazko audientzia datuen uzta 177 lagun eta elkartek egin duten ekarpenari esker jaso dugula" azaldu du Mendigurenek. 

Web-guneak eta sare sozialak

 Bisita eta bisitarien datuekin batera, aintzat hartzeko beste datu batzuk azpimarratu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoko lantaldeak, hala nola, urtebetean 141 bideo sareratu dituela youtube eta vimeon dituen kanaletan. Tokiko informazioa jasotzen duten bideo hauek guztira 79.077 ikustaldi izan dituzte urtebetean.

 

Aiaraldea Irratiak urtebetean 458 irratsaio aireratu ditu

 

Aiaraldea egunkariaren lehenengo 6 aleen 60.000 kopia 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide