Naturayala blogak albiste oso positiboa argitaratu du:
"Urriaren hasieran, Laudioko bizilagun batek Mariori aipatu zion igaraba bat (Lutra lutra) ikusi zuela Nerbioi ibaian murgiltzen eta barbo bat arrantzatzen. Ostean, bere ehiza zubi baten azpian lasai-lasai nola jaten zuen ikusi zuen. Gertakizun interesgarri honen bistan, egun batzuk geroago ur-botak jantzi genituen eta ibaiaren ibilguan sartu ginen animaliaren arrastoen bila.
Enriquek berehala topatu zuen gorotz bat haitz baten gainean, Javi López Luzuriagak igaraba baten gorotza zela jakin zuen. Hala ere, itxaron beharko ditugu azterketen emaitzak honen egiatasuna ziurtatzeko.
Hain zuzen ere, Javi izan zen Aiaran 2007an Kantauri itsasoko isurialdean Euskal Herriko lehen igaraba arrastoak aurkitu zituena, nahiz eta animalia hau desagertutzat eman zen 1980ko hamarkadan. Dirudienez, igaraba populazioa zabaltzen ari da eta honen arrastoak agertu dira aurten eskualdetik gertu zeuden ibaietan baina inoiz ez Nerbioi ibaian.
Amurrio, Luiaondo eta Laudioko hondakin-ura zuzenean doa Nerbioi ibaira, beharrezko tratamenduak izan gabe. Izan ere, ibaiaren kutsadura arazo handia da eskualdeko ingurunerako adibidez, igaraba bezalako espezie adierazgarri baten zabalketa ekiditen du."