Beharsarea Bizkaian euskarazko lana bideratzeko interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra da.
Hasierako orrian parte hartzen duten herri eta mankomunitate guztiak daude batuta. Bertan, Euskal Herriko mapa batean Bizkaia dago nabarmenduta eta gainean sakatuz gero, parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango dira, nahi dena hautatu ahal izateko. Eskuinaldean, argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.
Lana euskaraz bilatzeko eta eskaintzeko atari honetan Arrankudiaga-Zollo-k zein Arakaldo-k sortu berri dute bere txokoa eta beraz nahi duenak euskarazko lan eskaintzak argitaratu ahal ditu herri hauekin lotuta eta edonork ere bere burua aurkez dezake webgunean lana aurkitzeko. Hau da sortu berri den helbidea: http://beharsarea.net/arrankudiagaarakaldo/