Hoyo Grandeko Erreka: Hastapen irteera II

Erredakzioa 2013ko abe. 31a, 08:31

Takomano espeleologia taldeak beste sarrera berria egin dute bere blogean:

Takomano espeleologia taldeak beste sarrera berria egin dute bere blogean:

"Aipatu bezala, gazte talde bat dugu taldearen inguruan, espeleoaren munduan sartzeko gogoarekin. Aurreko txangoan baten bat parte hartu gabe geratu zenez, esperientzia errepikatzea erabaki eta Gibijo aldean lantxo batzuk egitera gurekin etortzeko gonbidapena luzatu genien. Izan ere, sarritan espeleologia kirol jardun soiltzat hartu ohi da, eta hastapen tekninak beti doaz hari lotuta. Beraz, hasi berriei hori baino askoz gehiago dela irakatsi behar zaielakoan gaude. Kobak bizirik dauden ekosistema hauskorrak direla, bertan izaki askok bizilekua dutela, eta gu handik pasatze hutsak bere ondorioak badituela. Eta horretaz guztiaz gain, berauek ezagutzeko eta kontserbatzeko eginkizun handia dugula espeleologook. Gibijon egin beharreko horrek aukera polita ematen zigun  horretarako.

Takomanokideek behin baino gehiagotan laguntza lanak egin izan dizkioten Carlos Prieto lurpeko faunaren ikerlaria Monte Santiagon eta gibijon planariak ikertzen dabilela eta, koba batzuk kokatu eta ikuskatu behar genituen. Hoyo Grande sareko errekak zeharkatzen dituen Mangadas I, Elejazar eta Las grajas barrunbeak zehazki. Lehenengo biak harpe sinpleak, bere egiturari dagokionez, baina hirugarrena, Las Grajas de Uslarra deritzona, bere ahoko leize txikia  ia 8 km- tako leize sare inportante bateko atea da, Gibijoko karsteko handiena hain zuzen ere. Arabako Espeleologia taldearen esku egon da sare honen esplorazioa.

Planariak edo turbelarioak, lurpeko erreketan bizi diren bare antzeko animalia txiki-txikiak dira,  eta burua triangelu formako eta gorputz zapalekoa. Errekaren emari handiak erraztu ez  arren, planaria parea ikusteko parada izan genuen, baita Cantrabroniscus generoko beste xomorrotxo bat ere.

GPSa erabili, bioespeleologia apur bat, behe lainoa, euritakoak apurtzerainoko euri jasa eta haizetepean mendian zehar ibiltzea… badirudi gazteak pozik bueltatu zirela,  ikastaro formaletarako jauzia emateko prest…?
Iturriak: KARAITZA 20. Zka.(Euskal Espeleologoen Elkargoa 2012; KOLOSKA 5. Zka.(Arabako Espeleologia Taldea.2010); eu.wikipedia.org
Parte hartu zuten: Rubén, Israel, Aitor, Alberto, Víctor, Iker eta Joxe."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide